Noticias

"MEMORIA IKASKETAK ETA EUSKAL KULTURA" JARDUNALDIA

memoria mintegia EHU Gasteiz

MHLIk memoria ikasketen eta euskal kulturaren inguruko jardunaldia ospatuko du.

Taldearen helburu nagusietako bat ikerketen emaitzak beste ikertzaile eta interesatuen esku jartzea da, hala maila akademikoan nola dibulgazio esparruetan. Horretarako, besteak beste, kideek kongresu eta mintegi ugaritan parte hartzen dute, ikerbide eta gaiak elkarbanatuz eta modu kooperatiboan ikertuz. Lankidetza hori taldearen barne-dinamiketan islatzen da, eta baita kanpora begira egiten diren askotariko lanetan ere (hitzaldiak, argitalpenak, etab.).

Oraingoan, MHLIk jardunaldi irekia antolatu du, edozein interesatuk bertaratzeko aukera izan dezan.

Jardunaldi honen helburua sinergiak sortzea da, komentatuz kideen azkenaldiko ikerketak, kongresuetan jasotako berriak, ezagututako ikerbideak... guztiak ere memoria ikasketek euskal kulturan duten lekuari begira.

Hona hemen jardunaldiaren inguruko berri zehatzagoa:

“MEMORIA IKASKETAK ETA EUSKAL KULTURA”

Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan Ikertaldea (MHLI)

Azaroak 22, 15:30, Micaela Portilla ikerguneko 02 aretoa (Gasteiz)

EGITARAUA

15:30-15:45: MARI JOSE OLAZIREGI: “Nire amaren etxea defendituko dut…”

15:45-16:00: IZARO ARROITA: "Memoria eta literatura. Kontzeptu batzuk"

16:00-16:15: PIO PEREZ & GURUTZE LASA: “Hiru isilune”

16:15-16:30: ALEXANDER GURRUTXAGA: "Fantasiaren lekua memorian"

16:30-16:45: ANA GANDARA & MIREN IBARLUZEA: "Manu militari: errelatu memoristikorako teknikak"

16:45-17:00: ATSEDENALDIA

17:00-17:15: LOURDES OTAEGI: "Euskal memoriaren bidegurutzeak. Nafarroako memoria euskal literaturan"

17:15-17:30: AMAIA ELIZALDE & ISMAEL MANTEROLA: "Arte publikoa eta gatazken memoria"

17:30-17:45: BEÑAT SARASOLA: "Memoria subalternoa eta Mikel Peruarenaren nobelagintza"

17:45-18:00: MIKEL AYERBE: “Memoria kritikoaren transmisioa Saizarbitoriaren Lili eta biok-en”

Mostrar 1 las 1 | 1 entradas en total