News

MHLI 'SOCIETY OF THE STUDY OF NARRATIVE'N BILTZARREAN

kongresua iruñea

Iragan maiatzaren 30etik ekainaren 1era, The Society of the Study of Narrative izenekoak bere urteroko Biltzarra ospatu zuen Iruñean. Bertan izan zen Beñat Sarasola kidea, eta “The Problem of the (un)Reliable Narrator in the Debate about Fictionality” txostena aurkeztu zuen.


Link hauetan kontsulta liteke informazio gehiago:

http://narrative.georgetown.edu/conferences/index.php

https://www.unav.edu/web/narrative-2019

MHLI, "FONTES"-EN 50. URTEURRENEAN

kongresua fontes iruñea

50 urte betetzen dira aurten Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoa sortu zenetik (1969-2019). Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak hainbat jarduera eta ekitaldiz osatutako programa prestatu du. Tartean, Oroipen Kongresu bat ere ospatu berria da, non gure ikerketa taldeko hainbat kidek parte hartu duen.

Mari Jose Olaziregiren hitzaldia

Kongresua martxoaren 6an eta 7an ospatu zuten, Iruñean, antolatzaileen hitzetan, "bi helburu nagusirekin: alde batetik, euskararen inguruko hainbat ikerketa-alorretan erdietsi diren azken emaitzen berri izatea eta, bestetik, euskararen ikerketari aplikagarriak zaizkion metodo eta lanabes berriak ezagutzea". Osoko hitzaldiak eta mintegi ugari ospatu dituzte, eta ekarpen garrantzitsuenak monografiko batean argitaratzea aurreikusten dute.

Jakingarri gehiago, http://www.fontes50.es/eu/hasiera orrian.

Eta hemen Ekaitz Santaziliari egindako elkarrizketa: https://www.berria.eus/paperekoa/1917/030/001/2019...

Esan bezala, MHLI kongresuan izan zen, eta euskal literaturaren baitako ikerlerro berriez aritu zen (kritika genetikoaz, zentsura ikasketez, etab.).

Amaia Elizalderen eta Mikel Ayerberen hitzaldiak

Displaying 1 of 1 | 2 posts in total