AHOZKOTASUNA ETA EUSKAL KULTURA VARSOVIAN

Categorías: mintegiaPoloniaahozkotasunamemoria

Joan den irailaren 20-22 bitartean, MHLIko Lourdes Otaegi eta Pio Perez irakasleak Poloniako hiriburuan izan ziren, bertako unibertsitatean antolaturiko nazioarteko mintegi batean parte hartzeko. Mintegiak Cultura y Oralidad: la negociación entre la tradición y la transculturalidad en las lenguas minorizadas zeukan izena, eta ahozkotasunaren eta kulturaren arteko askotariko harremanen inguruko ikerketak bildu zituen, beti ere hizkuntza gutxiagotuen testuingurua jarriz erdigunean.

Jardunaldiotan, Lourdes Otaegik "Errotaren tranka. La revalorización esencialista de la literatura oral contra las huellas del tiempo en su transmisión" izeneko hitzaldia eskaini zuen, irakasle gonbidatu gisa. Era berean, Pio Perez Aldasorok ere hitzaldia eman zuen gonbidatu gisa; izen honekin: "Identidad, oralidad y emoción: bertsolarismo intercultural".