Noticias

II. INTERNATIONALEN TAGUNG RAUM-GEFÜHL-HEIMAT

EHU heimat Hitzaldia

Datorren irailaren 23tik 25era, EHU-ko “Heimat-Bruch-Distanz” (EHU13/23) ikerketa taldeak antolatuta, "Espazioa-Sentimendua-Aberria" Jardunaldiak egingo dituzte Gasteizko Letren Fakultatean. MHLI bertan izango da partehartzaile gisa, eta bi hitzaldi eskainiko ditu. Honakoak dira izenburuak:

"Where is Basque’s Harbour? From the old Heimat to the space of conflict", eta

"My dear Basque Country, I can't love you anymore… The representation of nation in contemporary Basque literature".

Jardunaldiko hitzaldi guztiak alemanieraz eta ingelesez izango dira. Hemen aurki dezakezue jardunaldiari buruzko informazio guztia: https://tagungrgh2015.wordpress.com/

DIKTADURAREN ITZAL LUZEA: GIZARTE, GENERO ETA ESKOLA

EHU eskola

Joan den apirilaren 29an, Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta MHLI Ikertaldeak antolatuta, hezitzaileentzako mintegi bat, XI.a hain zuzen, egin genuen:

XI. MINTEGIA HEZITZAILEENTZAT:

GIZA ESKUBIDEETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA

DIKTADURAREN ITZAL LUZEA: GIZARTE, GENERO ETA ESKOLA


Mintegiak hiru hitzaldi nagusi eduki zituen. Hona hemen hizlariak eta emandako hitzaldien izenburuak:

“Diktadura zuri-beltzean”. Arantxa Urretabizkaia, idazle eta kazetaria.

“Pasar más hambre que un Maestro de Escuelas, algo más que un refrán". Hilario Murua, EHUko irakaslea.

“Todo lejos: La memoria del miedo en la literatura sobre el franquismo”. Pere Joan Tous, Unibertsitateko Katedraduna, Konstanz (Alemania).

image.jpg

Antolatzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta MHLI Ikerketa Taldea (IT 806-13).

Zuzendaritza: Xabier Etxague Alcalde eta Pío Pérez Aldasoro.

(Argazkietan, Arantxa Urretabizkaia, Pio Perez eta Mari Jose Olaziregi; eta Pere Joan Tous eta M. J. Olaziregi)

Mostrar 13 las 15 | 30 entradas en total