Noticias

TESTIGANTZA TRAUMATIKOAREN BALIO PEDAGOGIKOA: BIKTIMAK ESKOLAN

biktimak eskola EHU

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta MHLI ikerketa taldeak antolatu zuten "Giza Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntza Hezitzaileentzat" izeneko XV. mintegia. Aurreko mintegietan egin den bezala, honakoan ere aztertu ziren Giza Eskubideen gaineko lanketa eskoletan eta horrek sortzen dituen kezkak eta buruhausteak.

Tradizionalki, jardunaldi hauek hezitzaile profesional zein bidean daudenak formatzeko guneak izan dira. Espazio hauen bidez hezitzaileek eskuratu dituzte zenbait baliabide Giza Eskubideen inguruko gaiak landu ahal izateko. Pasa den urtean XV. edizioa egin genuen eta bakearen hezkuntzaz, adiskidetzeaz eta testigantza traumatikoen balio pedagogikoaz jardun genuen. Gure iritziz, Hezkuntza Sistema ezin da gizartetik at aritu, ezin da mundu paraleloan bizi. Azken finean, eskola ezin da urrundu gizartean dauden eztabaida eta kezketatik, gizartearekin bat egin behar du eta, era berean, gizartea bera hobetu.

Jardunaldiak honako helburuarekin egin zen: hezkuntzan testigantza traumatikoaren erabileraren egokitasuna eta testigantzak berak izan dezakeen balio pedagogikoa aztertzea. Diskurtso biografikoetatik abiatuta, gizarte zientzien eta humanitatearen arteko eztabaida eta gatazkaz gain, testigantzak gaitasun pedagogiko izugarria adierazten du. Beraz, guri dagokigu testigantzaren ahalmen pedagogikoa aztertzea eta, era berean, eskoletan erabiltzeko egokitasuna arakatzea.


Euskal Herrian abian jarri dira hainbat esperientzia: "Bakerako urratsak", "Historias que nos marcan" edota "Biktima-hezitzaileak" izeneko programak. Orain, Eusko Jaurlaritzak Bakea eta bizikidetzako egitasmoan (2013-16) heziketa-praktika hauekin jarraitu du "Adi-adian" ikas-modulua bitartez. Hala ere, 2005 urtetik hona ez dira ugariak izan gai horiek soseguz eztabaidatzeko edota gaiotan hezteko Euskal Eskola Sistemak izan dituen espazio eta aukerak. Hori guztiak ekarri ditu testigantzaren erabileraren aurreko mesfidantzak, gehienbat memoria erabiltzeko duen ahalmenarengatik.

Bizikidetza eta memoria berriarekin lotutako beste gai batzuk bezala, eskoletan testigantza traumatikoen lanketa ez dago alderdien gatazketatik at. Eskola komunitateak auzi sakonak ditu begi aurrean, ezin diogu beste auzi gatazkatsu bat ezarri; gaur egun, biktimen testigantzak lantzeko eta sakontzeko heziketa eta eztabaidarako lanabesak behar dira. Horregatik iruditzen zaigu interesgarriak direla gai honen inguruan sortu daitezkeen eztabaidak edo azterketak, eskola komunitatearen barnean, zein kanpoan. Hori dela eta, jardunaldi horretan jorratu eta sakondu ziren, besteak beste, testigantza traumatikoek izan dezaketen balio pedagogikoa eta eskoletan testigantza horiek duten hezteko potentzialtasuna. Gure herriaren etorkizunak, bizikidetzak, hezkuntza komunitateak ahalegina behar dute.

(Argazkian Pio Perez Aldasoro eta Cristina Sanchez, CSIC erakundeko ikertzaile titularra)


Oroimenaren lekuak eta lekukoak. Gerra Zibilaren errepresentazio artistikoak versus kontaera historiko-politikoa

ikastaroak EHU sinbolismoa erreferentziak

Dudarik gabe, Espainiako Gerra Zibila izan da hego Euskal Herriak XX. mendean bizi izan duen garairik tragikoenetakoa. Urte asko igaro dira 1936ko udatik, baina guregana heldu den gerrari buruzko iruditeria ez da oinarritu joandako egitateetan bakarrik. Gaurko euskal gizarteak ahalegin kontzienteak egin ditu bere patua iragan duinarekin lotzeko, eta jardun horretan berebiziko garrantzia hartu dute Pierre Norak memoria edo oroimen-leku deiturikoek.Horregatik, memoria-leku horien egitateak, sinbolismoa eta erreferentziak aztertu nahi ditugu zenbait diziplina aurrez aurre jarrita: literatura, musika, zinema, historia eta politika.

  • Gerra Zibilari buruzko iruditeriaren azterketa: artean, historiografian eta politikan eratutako memoria-lekuak.
  • Gerra Zibileko errepresentazio eta sinbolismoaren inguruko eztabaida eta bilguneak sortu.
  • Memoria historikoaren inguruko kontzeptuen azterketa eta euskal esparruari aplikatu, ikasketa kulturalaren ildotik (literatura, zinema, kantua…).

EHUko Uda Ikastaroa

EGITARAUA

UZTAILAK 14

09:00ean Dokumentazio banaketa

09:15ean "Gerraren humanizazioa: Manuel de Irujo"

Josu Iñaki Erkoreka Gerbasio
Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailburua.

10:30ean Etenaldia

10:45ean "Gerra Zibilari buruzko bibliografia komentatua"

Inazio Mujika Iraola
Idazlea.

12:00ean Etenaldia

12:15ean "Euzko gudariak eta Gerra Zibila"

Ludger Mees
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Leioa. UPV/EHU.

13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa



UZTAILAK 15

09:15ean "Kontatu ezin denaz: Mikel Laboaren Lekeitioak"

Lourdes Otaegi Imaz
Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

10:30ean Etenaldia

10:45ean "Gerlari idazle: gerrako autobiografien testigantza" Pio Perez Aldasoro
Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Donostia/San Sebastián. UPV/EHU.

12:00ean Etenaldia


12:15ean "Gerra Zibilaren errepresentazioa euskal zinemagintzan"

Joxean Fernandez
Euskal Filmategia.

13:30ean Laburpen saioa / Bibliografiari buruzko saioa

16:30ean Mahai-ingurua: "Esteban Urkiaga, Lauaxeta. Gerra Zibileko memoria lekua"

Mikel Ayerbe Sudupe

Letren Fakultatea. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.

Juan Luis Zabaleta Artetxe

Arantza Urretabizkaia Bejarano Idazlea

Antton Valverde Musikaria

Mostrar 15 las 15 | 30 entradas en total