News

OROIMENAREN LEKUKOAK IRRATIAN

argitalpena EHU memoria historikoa

Lan askoren ondoren jaiotako fruitu gozoa da MHLIk argitaratu duen Oroimenaren lekuak eta lekukoak liburua, ikerketa eta talde-lan zorrotzaren emaitza. Barkatuko zaigulakoan, ez dugu harrotasuna ezkutatzen. Seguru gaude liburuak hobekuntzarako tartea badaukala, baina, gisa berean, sinesten dugu oroimenaren euskal ikerketen alorrean emankorra izan daitekeela.


Liburua plazaratu ondoren, Lourdes Otaegi (liburuaren editorea Izaro Arroitarekin batera) han eta hemen egon da egindako lana aurkezten. Tartean, Info7 irratiko Karelean saioan eta Hala Bedi irratiko Suelta la ollan egon zen.

Zuen eskura jarri nahi ditugu programa horien loturak. Hona hemen:

http://info7.naiz.eus/en/info_i7/20160718/arteari-...

http://halabedi.eus/2016/07/14/sobre-la-guerra-civ...

Bidenabar, gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu irrati bietako lankideei, patxadaz eta interesez hartu gintuztelako.

OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK, ESKURA

EHU memoria historikoa argitalpena

MHLIk argitaratu berria du OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK liburua (EHU, 2016).

Aurreko post-ean esaten genuen bezala, hilabete luzeetan ondutako proiektua da honakoa, ikerketa pertsonalen eta talde lanaren emaitza. Bakoitzak bere aldetik azterketa zorrotzak egitea bultzatzen du MHLIk, ikergaiak ahalik eta modu kritiko eta mamitsuenean jorratzeko. Aldi berean, taldean harreman estua mantentzen dugu, gaiei eta ikuspegiei, ikerbideei eta metodoei buruzko elkarrizketa eta eztabaidak mantenduz. Kasu honetan, bereziki, ezin dugu nabarmendu gabe utzi Lourdes Otaegik eta Izaro Arroitak egin duten edizio lan bikaina.

Horren guztiaren emaitza da OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK, guretzat emaitza zinez pozgarria.


Liburuan, batetik, ikertzaile bakoitzak bere espezialitateko gaiak jorratu ditu, eta maiz gaiaren aditu nagusiak dira artikuluen egileak. Bestetik, berriz, liburuak ikusmira zabal baina kohesionatua osatzen du, eta hori kideen arteko elkarlanak ahalbidetu du.

Asteartean aurkeztu zuen ikertaldeak liburua, eta prentsak argitalpenaren berri eman du. Besteak beste, honako helbideetan aurki dezakezu liburuaren berri (Berria, Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco):

http://www.berria.eus/paperekoa/1865/032/001/2016-...

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2016/06/15/ocio-...

http://www.diariovasco.com/culturas/201606/14/memo...

(Etxepare Euskal Institutuaren argazkia. Ezkerretik hasita, M. Ayerbe, M. J. Olaziregi, L. Otaegi, I. Arroita, P. Perez, A. Elizalde eta A. Gurrutxaga)

Displaying 20 of 26 | 51 posts in total