Noticias

AHOZKOTASUNA ETA EUSKAL KULTURA VARSOVIAN

mintegia Polonia ahozkotasuna memoria

Joan den irailaren 20-22 bitartean, MHLIko Lourdes Otaegi eta Pio Perez irakasleak Poloniako hiriburuan izan ziren, bertako unibertsitatean antolaturiko nazioarteko mintegi batean parte hartzeko. Mintegiak Cultura y Oralidad: la negociación entre la tradición y la transculturalidad en las lenguas minorizadas zeukan izena, eta ahozkotasunaren eta kulturaren arteko askotariko harremanen inguruko ikerketak bildu zituen, beti ere hizkuntza gutxiagotuen testuingurua jarriz erdigunean.

Jardunaldiotan, Lourdes Otaegik "Errotaren tranka. La revalorización esencialista de la literatura oral contra las huellas del tiempo en su transmisión" izeneko hitzaldia eskaini zuen, irakasle gonbidatu gisa. Era berean, Pio Perez Aldasorok ere hitzaldia eman zuen gonbidatu gisa; izen honekin: "Identidad, oralidad y emoción: bertsolarismo intercultural".


SILENCIOS ROTOS

MEMORIA BILTZARRA EMOZIOAK GORPUTZAK ETA MIGRAZIOAK

Mari Jose Olaziregik ekainaren 1etik 3ra Warszawko Unibertsitatean ospatzen ari den "Memoria encarnada. Emociones, cuerpos y migraciones en la producción cultural hispánica del siglo XX" bilkuran parte hartu du gonbidatu gisa. Olaziregik ireki du ekainaren 2ko saioa Dolores Vilavedrarenarekin batera osatutako osoko mahaian, "Memoria y políticas de género en el País Vasco: silencios rotos" hitzaldiarekin.


Resultado de imagen de memoria encarnada


Mari Jose Olaziregi ha participado como invitada en el congreso "Memoria encarnada. Emociones, cuerpos y migraciones en la producción cultural hispánica del siglo XX" que se está celebrando en la Universidad de Warszaw del 1 al 3 de junio. Olaziregi ha abierto la sesión del 2 de junio con la comunicación "Memoria y políticas de género en el País Vasco: silencios rotos" en la mesa plenaria que ha constituido junto con Dolores Vilavedra.

Mostrar 3 las 15 | 30 entradas en total