Noticias

Conflict, What Conflict?

KONGRESUA GLASGOW GATAZKA CONFLICT MEMORIA MEMORY EUSKAL NARRAZIOGINTZA BASQUE NARRATIVE

Apirilaren 28an, Glasgoweko unibertsitateak antolatuta, Contested Identities: Cultural Dialogues between Small Nations izeneko kongresua ospatu zuten Glasgowen, eta Mari Jose Olaziregi MHLI ikertaldearen buruak osoko hitzaldia eman zuen bertan, honako izenburuarekin: Conflict, What Conflict? The Dynamics of Memory in Contemporary Basque Narrative.

M J. Olaziregiz gain, hainbat eremutako adietuek hartu zuten parte kongresuan, hala nola Helena Miguélez-Carballeira doktoreak, Willy Maley irakasleak, Nick Hutcheon eta Sergi Mainer irakasleek, Arianna Intronak, Simon Bradleyk, etabarrek.

The conference Contested Identities: Cultural Dialogues between Small Nations was held at the University of Glasgow on April 28. Dr. Mari Jose Olaziregi, head researcher of the MHLI research group, participated in the conference as a plenary speaker presenting the paper Conflict, What Conflict? The Dynamics of Memory in Contemporary Basque Narrative.

Among the specialists from different areas of expertise that took part in the conference there were, among others, Dr. Helena Miguélez-Carballeira, Prof. Willy Maley irakasleak, Profs. Nick Hutcheon and Sergi Mainer irakasleek, Arianna Intronak, Simon Bradleyk, etc.


1976KO MARTXOAREN 3KO SARRASKIA: MEMORIA LEKUAREN ERAIKUNTZA INTERARTISTIKOAZ, MADRILEN

memoria historikoa kongresua memoria subalternoa 1976ko martxoaren 3a memoria eta artea

Otsailaren 23 eta 24an Madrilen izandako "Las otras protagonistas de la transición" kongresuan parte hartu zuen Amaia Elizalde Estenaga MHLIko kideak, "Un proceso de (re)construcción cultural interartística de memoria colectiva desde el umbral de la transición hasta nuestros días: la matanza del 3 de Marzo en Gasteiz" hitzaldiarekin.


Resultado de imagen de las otras protagonistas de la transición


1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertakarien gaineko memoria kulturalaren eraikuntza interartistikoa deskribatu zuen, prozesu horretan gizarte zibilaren iniziatiba partikularrek izandako protagonismo erabatekoa azpimarratuz. Ugariak izan dira arteetatik memoria leku hau indartu duten lanak. Lluis Llach kantautore kataluniarraren 1977ko "Campanades a morts" abesti ezagunetik hasi eta arte ezberdinak uztartzen dituen 2016ko "Martxoak 3 Memorial"erarte, genero eta estilo askotarikoak eta etengabeak izan dira gaur arte egindako ekarpenak.


Mostrar 5 las 15 | 30 entradas en total