Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 MHLI EUSKALTZAINDIAREN JARDUNALDIAN – MHLI
itzuli

MHLI EUSKALTZAINDIAREN JARDUNALDIAN

Euskaltzaindiakongresuakritika genetikoa

Euskaltzaindiak mende bat betetzen duen honetan, hainbat ekitaldi berezi jarri dituzte martxan. Horien artean, nazioarteko jardunaldi indartsu bat antolatu dute, Parisko ITEMekin elkarlanean, eta Aurelia Arkotxa irakasle eta euskaltzainak koordinatuta. Jardunaldia bi egunez ospatuko dute, maiatzaren 16 eta 17an, euskararen Akademiak Bilbon duen egoitza nagusian.

Jardunaldiaren izenburua Idazkien eta hizkuntzen arteko itzulpena: eskuizkribuak, inprimakiak, literatura-artxiboak da, eta kritika genetikoaren ardatzaren bueltan bilbatua egongo da. Arkotxak argitu duen bezala, “idazlearen tailerrean geratzen den mundu aberats hori aztertu nahi dugu, horretaz gogoeta egin, Iberiar geografian agertzen diren berezitasunei erreparatuz, eta, bereziki, euskal eremuan agertzen direnei”.

Hemen, berria, Akademiaren web orrian: https://www.euskaltzaindia.eus/zer-berri/5810-idazteak-utzitako-materialaren-garrantzia-aztertuko-da-maiatzean-bilbon-egingo-den-literatura-jardunaldian

Jardunaldian nazioarteko 26 hizlarik hartuko dute parte, eta MHLI-kide zenbait tartean izango dira: Mari Jose Olaziregik “Euskal literaturaren lekuak nazioartean” hitzaldia eskainiko du,Alexander Gurrutxagak “Poetika baten eraikuntza: Xabier Leteren obraren bilakabidea aztergai” izenekoa, Miren Ibarluzeak “Euskal itzulpengintza itzulpen-ikasketa soziologikoen argitan”, eta Mikel Ayerbe arituko da ikertzaile gazteen mahaia aurkeztu eta gidatzen.

Antolatzaileek adierazi dutenez, jardunaldia streaming bidez eskainiko dute Akademiaren Youtubeko atarian, eta aldi bereko itzulpena egongo da.

Amaitzeko, hona hemen jardunaldi osoaren egitaraua.pdf.