itzuli

MHLI BARTZELONAKO “POSTGUERRE” KONGRESUAN

kongresua

Iragan ekainaren 5etik 7ra “Postguerre/Aftermaths of War” nazioarteko kongresua antolatu zuen Secció d’Historia Contemporània I Mon Actual del Departament d’Història i Arqueologiak, Bartzelonako Unibertsitatean (Universitat de Barcelona).

Amaia Elizalde eta Ismael Manterola ikertaldeko kideek parte hartu zuten kongresuan, Censura, memoria y arte público: un acercamiento al contexto vasco contemporáneo [Zentsura, memoria eta arte publikoa: euskal testuinguru garaikidearen hurbilpen bat] izeneko hitzaldiarekin, “La monumentalización del conflicto a les postguerres europees” mahainguruaren barnean aurkeztu zena, hain zuzen.

Jarraian Elizaldek eta Manterolak aurkeztu zuten hitzaldiaren laburpena

90ko hamarkadan abiatu zen memoria ikasketen nazioarteko boom-a, euskal arteraino eta bere instituzio publikoetaraino iritsi da. Azken urteotan garatu diren arte publikoaren politikek, iraganeko kapitulu belikoen inguruko memoria diskurtso eta kontakizunak garatzea ahalbidetu dute. Hala ere, ezagutzen ziren jada memoria kulturalaren kanonak (A. Assman 1999; A. Erll 2008, 2011) instituazioak betebehar hau beregain hartu aurretik. Horrela bada, zentsuraren mekanismo anitzak –eztabaidan zabaltzen diren perspektiba teorikotik ulertuta (Müller 2003; Freshwater 2003; Bunn 2015)- inplementatu dituzte aipatu instituzioek, zenbait argumentu indartzeko, beste zenbait ahultzeko eta besteren bat are desagertzeko asmoz. Azkenik, milurteko berrian nagusitu diren joerek, euskal gatazkaren memoriaren eraikuntzan, aipatutako politika horietan oinarritu eta artearen izaera publikoa bera ere zalantzan jari dute.