Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 MEMORIA ETA GATAZKA EUSKARAZKO HEZKUNTZAN: LITERATURA ETA BESTE ARTEAK BALIA(BIDE) (IV) – MHLI
itzuli

MEMORIA ETA GATAZKA EUSKARAZKO HEZKUNTZAN: LITERATURA ETA BESTE ARTEAK BALIA(BIDE) (IV)

HezkuntzaJardunaldiakmemoriaMHLI ikertaldeaWorkshop sorta

Bukatzear da MHLI (Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan) ikertalde kontsolidatuak (IT 1047-16) FFI2017-84342-P proiektuaren baitan antolatutako Memoria eta gatazka euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sorta.

Urtarrilak 13an eman zitzaion hasiera memoria eta euskarazko hezkuntza hizpide izan dituen workshop sortari, eta atsedenik hartu gabe, astero-astero ospatu dira gai ezberdinen inguruko jardunaldiak. Aurreko astean, urtarrilak 28an, irakasle ugarik parte hartu zuten ekitaldian, eta luze eta zabal, beraien esperientziak eta materialak partekatu zituzten entzuleekin.

Aste honetan, otsailak 4an, ostegunean, izango da azken saioa tresna didaktikoen inguruan. Horretaz jarduteko gurekin izango dira Amaia Arroyo Sagasta (17:30), Dorleta Apaolaza Llorente (17:45), Argia Olçomendi & Jon Casenave (18:00) eta Esther Uria Iriarte (18:15) adituak. Aurreko ekitaldiak legez, 17:30tan hasiko da eta eGelaPi plataformaren bidez emango.

Memoria eta gatazkak euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren egitaraua. Iturria: MHLI

Workshopen nondik norakoak gertutik jarraitzeko: https://mhli.net/

GOZATU!