Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 UDA IKASTAROA: KARMELE JAIOREKIN LITERATURAZ – MHLI
itzuli

UDA IKASTAROA: KARMELE JAIOREKIN LITERATURAZ

udako ikastaroa

2021eko irailaren 2 eta 3an Karmele Jaiorekin literaturaz uda ikastaroa ospatuko da. Karmele Jaioren inguruan gehiago jakin nahi? Anima zaitez!

2021eko irailaren 2an eta 3an, Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea) MHLIko ikertzaile nagusiak zuzendutako Karmele Jaiorekin literaturaz uda ikastaroa ospatuko da, bertatik bertara Donostiako Miramar Jauregian, baita on-line ere, zuzenean, Zoom plataformaren bitartez.

Bi saio horietan, Jaioren unibertso literarioaz hausnartzea izango du helburu ikastaroak, beti ere diziplinarteko ikuspegitik: idazlearen lanen itzulpenak, gorpuztasunak, poesia, zineman izandako proiekzioa, memoria eta gatazka, maskulinitate ereduak eta bestelako hainbat hurbilpen izango dira ardatz.

Horretarako, lehen egunean, eta zuzendariaren sarrera ekitaldiaren ostean, Karmele Jaio idazlea bera, Eider Rodriguez (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea-idazlea), Meri Torras (UAB irakaslea), Ane Villagran (UPV/EHU ikertzailea) eta Mireia Gabilondo (Zinema Zuzendaria) adituak izango dira gurekin.

Bigarren saioan, Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea), Miren Ibarluzea (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea), Iker Gonzalez (University of Nebraska-Lincoln) eta Larraitz Ariznabarreta (Center for Basque Studies-University of Nevada, Reno) adituak izango dira protagonista. Azken egunean, gainera, 17:00tik aurrera, Karmele Jaiorekin tea hartzeko aukera izango duzue.

Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko, bisitatu: https://www.uik.eus/eu/karmele-jaiorekin-literaturaz

Matrikulazioa irekita dago, ANIMA ZAITEZ!