Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 UDA IKASTAROA: JOSEBA SARRIONANDIAREN LITERATURA – MHLI
itzuli

UDA IKASTAROA: JOSEBA SARRIONANDIAREN LITERATURA

Joseba SarrionandiaLiteratura eta musikaudako ikastaroa

2022ko uztailak 18 eta 19 bitartean Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera  uda ikastaroa ospatuko da. Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioaz gehiago jakin eta hausnartu nahi? Anima zaitez!

2022ko uztailak 18 eta 19 bitartean Mari Jose Olaziregik (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea) eta Nerea Eizagirrek (UPV/EHUko ikertzailea) zuzendutako Joseba Sarrionandiaren literatura: bitakora kaiera uda ikastaroa ospatuko da, bertatik bertara Bilboko Bizkaia Aretoan, bai eta on-line zuzenean ere, Zoom plataformaren bidez.

Bi saio horietan, Sarrionandiaren unibertso literarioaz hausnartzea eta horren inguruan aritzea eta gozatzea izango du helburu ikastaroak, beti ere diziplinarteko ikuspegitik: idazlearen lanen itzulpenak, diasporaren garrantzia, poesia eta bestelako hainbat hurbilpen izango dira ardatz. Saio bakoitzaren bukaeran, gainera, kontzertu bana aurreikusten da Sarrionandiaren literaturaren eta musikaren arteko elkarrizketak eraikitzeko asmoz.

Programa (I). Iturria: https://www.uik.eus/eu/jarduera/joseba-sarrionandiaren-literatura-bitakora-kaiera  
Programa (II). Iturria: https://www.uik.eus/eu/jarduera/joseba-sarrionandiaren-literatura-bitakora-kaiera  

Horretarako, lehen egunean, eta zuzendarien sarrera ekitaldiaren ostean, Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundia-Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua), William Anthony Douglass (University of Nevada-Irakasle Emeritua), Eider Rodriguez (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea-idazlea); Leire Bilbao (idazlea) eta Aiora Jaka (itzultzailea) bezalako adituak izango dira gurekin, bai eta Inés Osinaga eta Joseba Sarrionandiaren elkarrizketa musikatua ere.

Bigarren saioan, Mikel Ayerbe (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea); Nerea Eizagirre (UPV/EHU ikertzailea); Joseba Sarrionandia bera, eta azken honek Ruper Ordorikarekin elkarlanean emango duten kontzertua.

Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko, bisitatu: https://www.uik.eus/eu/jarduera/joseba-sarrionandiaren-literatura-bitakora-kaiera  

Matrikulazioa irekita dago, ANIMA ZAITEZ!