Berriak

FONTES LINGUAE VASCONUM. 50 URTE

argitalpenaliteratura ikerketakzentsura

Kalean da Fontes Linguae Vasconum-en liburua

Fontes Linguae Vasconumek 50 urte bete zituen 2019an, eta liburu honek ikuspegi orokor bat eskaini dio euskal ikasketen esparruari. Halaxe erakusten du izenburuak: Ekarpen berriak euskararen ikerketari. Nuevas aportaciones al estudio de la lengua vasca. Editore lanak Ekaitz Santaziliak, Dorota Krajewskak, Eneko Zuloagak eta Borja Ariztimuñok egin dituzte.

Askotariko artikuluen artean, MHLI ikerketa taldeko lau kideren lanak daude. Hauexek dira:

– Mikel Ayerbe: “Berridazketak Sarrionandiaren poesian eta Saizarbitoriaren Egunero hasten delako: hurbilpen genetiko bat”, 81-84. orr.

– Amaia Elizalde: “Zentsura-ikasketak gaur egun: aplikazioa euskal literatuan”, 209-222. orr.

– Miren Ibarluzea: “Euskal literatura itzuliaren historiografia bateraturantz”, 315-328. orr.

– Mari Jose Olaziregi: “Hausnarketa zenbait euskal literatura-ikerketez”, 467-484. orr.

Infomazio gehiago, hemen: http://www.culturanavarra.es/es/fontes-linguae-vasconum-50-urte

XI Seminario Internacional Redes Públicas y Relaciones Editoriales. Investigación en red y en acceso abierto: fuentes y recursos para la historia de la edición iberoamericana.

EDIREDmintegia

Datozen 2020ko abenduaren 2, 3 eta 4an EDIREDen barneko Redes Públicas y Relaciones Editoriales XI. Mintegia ospatuko da telematikoki. GICELAHk, Hispaniar esparruko kulturaren, edizioaren eta literaturaren iguruko ikerketa taldeak eta RED-EDITek antolatutako mintegian MHLIko kide diren Mikel Ayerbek eta Miren Ibarluzeak parte hartuko dute, besteak beste, edizioaren eta artxiboko lanaren inguruan hitz egiteko.

Iturria: https://sites.google.com/udima.es/xiredesyrelacioneseditoriales/inicio

Informazio gehiagorako: https://sites.google.com/udima.es/xiredesyrelacioneseditoriales/inicio

1 2 3 4 5 6 36