Berriak

elkarrizketa

AMAIA ELIZALDE ESTENAGA “ARGIA”-N

50. urteurrenaArgiaelkarrizketaHaur besoetakoa (1970)Jon Mirande

Joan den igandean, uztailak 12,  Argia astekariak MHLI ikertaldeko kide eta UPV/EHUko irakasle den Amaia Elizalde Estenagari egindako elkarrizketa argitaratu zuen.

Argia astekariko 2.694 zenbakiak Amaia Elizalderen solasaldia argitaratu zuen, zeinetan Jon Miranderen Haur besoetakoa (1970) nobela izan zen mintzagai nagusi obraren 50. urteurrenaren harira. A. Elizaldek, aipagai den obraren aditu nagusiak, testuaren nondik norakoak eta berau ulertzeko zenbait gakoren berri eman zuen elkarrizketan. Jarraian ideia nagusiak labur-labur:

Elizaldek dioskunez, egun ezagutzen dugun euskara batua oraindik osatu gabea zen garaian, are zentsura frankistak eta euskal zentsurak ere estutzen zuten garaian idatzitako nobela da Miranderena. 1959rako idatzita egonagatik, ez zen argitaratu 1970era arte, Gabriel Aresti poetak Lur argitaletxearen izenean lan hori hartu zuen arte.

Iturria: Argia, 2.694

Hautatutako gutxi batzuentzat idatzitakoa omen, honela laburbil liteke, Elizalderen hitzetan, obrak euskal sistema literarioari egindako ekarpena: “Benetako ardura estetikoa, hizkuntza literarioaren sakoneko lanketa, konbentzioekiko haustura eta irudikatutako esanezinak azaleratzea. Horiexek dira, besteak beste, Miranderen idazlanek ekarri zuten ikuspegi literario berriaren ezaugarriak” (Elustondo, 2020).

Elkarrizketa guztia kontsultatzeko ikus.:

Elustondo, M. (2020). “Amaia Elizalde. Haur besoetakoa-ren 50. Urteurrenaren ospakizun”. In Argia, 2.694. 2020-07-12.

LOURDES OTAEGI MIKEL LABOAZ ETA MEMORIAZ HITZ EGITEN

elkarrizketalaboamemoria historikoa

Lourdes Otaegi Imaz irakasleak iragan uztailean Santiago de Compostelan ospatutako “1936 ¿Un nuevo relato? 80 años entre historia y memoria” nazioarteko kongresuan parte hartu zuen. Mikel Laboari eskaini zion bere hitzaldia.

Mikel Laboa

Contratiempok kongresuaren inguruko programa bat eskaini du, zeinetan Otaegi doktorearen lana ere agertzen den. Otaegiri egin dioten elkarrizketan iragan historiko mingarriaren (36ko gerra, Gernikako bonbardaketa, etab.) eta Laboaren adierazpen artistikoaren (zehazki Lekeitioak lanetakoa) arteko harremanaren ezaugarri nagusiak azaltzen ditu.

Jarraian datorren linkean, Lourdes Otaegiren eta kongresuko antolatzaileen elkarrizketak entzungai: http://www.contratiempohistoria.org/?p=6114