Berriak

MHLI ikertaldea

MHLI NAZIOARTEKO HITZALDI-SORTAN

HezkuntzaMemoriaren Artea eta Artearen Memoria HezkuntzanMHLI ikertaldeaNazioarteko hitzaldi-sortaWorld History Association

Datorren ostiralean, ekainaren 24an, World History Association elkarteak Bilbon urtero antolatzen duen hitzaldi-sortan parte hartuko du MHLIk.

Datorren ostiralean, ekainaren 24an, MHLI ikertaldearen parte den Hezkuntza azpitaldea World History Association taldeak antolatutako 31. nazioarteko konferentzian egongo da (The 31st anual conference of the World History Association), eta bertan parte hartuko du Memoriaren Artea eta Artearen Memoria Hezkuntzan: mugaz gaindiko material didaktiko bat sortzeko bidean hitzaldiarekin.

Hiru zutabetan ardaztuko du Hezkuntza azpitaldeak bere diskurtso eta hitzartzea: lehenengoan, Miren Ibarluzea eta Nagore Fernandez arituko dira Mugaz gaindiko gure iragan gatazkatsuen memoria eskolan lantzeko testuingurua izenburupean. Lehen parte-hartze horren helburua Hezkuntza azpitaldearen aurkezpena egitea izango da, eta esku artean duten ikerketa-egitasmoaren aurrekariei, iker-ildoei eta etorkizuneko erronkei leku egitea. Bigarrenean, berriz, Ana Gandarak eta Ane Villagranek hartuko dute hitza eta orain artean azpitaldeak egindakoaz jardungo dute, Bidea egiten: orain arteko jarduerak eta hauen emaitzak izenburupean. Batez ere, azpitaldeak iaz antolatutako workshop-sortan jarriko dute fokua eta bertan bildutako esperientziak eta hausnarketak partekatu. Azken unean, Ainhoa Urzelai, Amaia Elizalde eta  Izaro Arroita arituko dira Esku-artean dauzkagunak eta norantz jo: “Memoriaren Artea eta Artearen Memoria Hezkuntzan” proiektua hitzaldiarekin. Izenburuak berak dakarren proiektuan zentratuko dira eta orain artean egindako bideaz eta lortutako emaitzez hitz egingo dute. Ismael Manterola ikertaldeko kidea ere han izango da chair bezala.

Funtsean, kongresuko parte hartzeak Hezkuntza azpitaldeak orain artean egindako bidea ezagutarazteko eta elkarrizketa-sarea elikatzen jarraitzeko aukera bat izan nahiko luke.

“DESEGINDAKO OROITZAPENAREN AURREAN: MEMORIA ETA GERRA ZIBILA” ERAKUSKETA

ErakusketaGernikako Bakearen MuseoaGerra Zibila eta memoriaMHLI ikertaldea

Joan den asteartean, otsailak 15, MHLI ikertaldeak Gernikako Bakearen Museoarekin batera, Desegindako oroitzapenaren aurrean: memoria eta Gerra Zibila erakusketa aurkeztu genuen.

Antolatzaileak erakusketa aurkezten. Ezkerretik eskumara: Miriam Isasi, Miguel Rivas, Ismael Manterola eta Mari Jose Olaziregi.
Iturria: komunikabideak.

Ikertaldeak Gernikako Bakearen Museoarekin elkarlanean eraikitako erakusketak Gerra Zibilaren inguruko lan artistikoak biltzea du helburu, arte plastikoetan urteetan nagusitu den isiltasunari erantzun bat emateko asmoz. Zazpi artelan bildu dira guztira, eta Amaia Molinet, Atxurra Animazio Taldea, Art Al Quadrat (Rey Jordàko Gema eta Mónica), Iratxe Jaio, Klaas Van Gorkum, Miriam Isasi, Oihane Iraguen eta Taxio Ardanaz bezalako aditu eta artistek parte hartu dute, batzuetan elkarlanean, gainera. Guztiarekin ere, erakusketak erakutsi nahi izan du, artearen bitartez ere, besteak beste, memoriaz, eta, kasu honetan, Gerra Zibilaz hitz egin daitekeela eta iraganeko mamu historikoak berpiztuarazi.

Kartela.
Iturria: MHLI artxiboa.

Erakusketa apirilaren 20ra arte egongo da ikusgai; anima zaitez!

Aurkezpenaren eta erakusketaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu:

Egunkarietako berriak:

https://www.eldiario.es/euskadi/museo-paz-gernika-recuperara-memoria-frente-recuerdo-desmantelado-guerra-civil_1_8739830.html

https://www.elcorreo.com/bizkaia/costa/museo-desvela-temas-20220216075805-nt.html

https://www.deia.eus/bizkaia/kostaldea/2022/02/16/gerraren-memoria-berreskuratzearen-ariketa/1191862.html

Erakusketaren inguruko informazioa:

Oizmendi Telebista: https://oizmendi.eus/herriak/53-erakusketa/3459-desegunako-oroitzapenen-aurrean-memoria-eta-gerra-zibilaren-erakusketa-bakearen-museoan

Gernikako Bake Museoaren jakinarazpenak:

https://fb.watch/bcX50VvG0Q/

https://fb.watch/bcX6k_tY7w/

    1 2 6