Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 UDA IKASTAROA: TERESA DEL VALLE BIDEGILE ETA GIDARI – MHLI
itzuli

UDA IKASTAROA: TERESA DEL VALLE BIDEGILE ETA GIDARI

Antropologia FeministaMHLI ikertaldeaTeresa del Valleudako ikastaroa

Teresa del Valleren inguruan gehiago jakin nahi? Ez galdu uztailaren 5ean eta 6an ospatuko den Euskal sortzaileak: Teresa del Valle, bidegile eta gidari uda ikastaroa!

Uztailaren 5ean eta 6an, MHLIko ikertzaile nagusiak, Mari Jose Olaziregik (EHU), eta MHLIko kide den Pio Perez irakasleak (EHU) zuzendutako uda ikastaroa ospatuko da. AFIT (Antropologia Feminista) ikertaldearekin elkarlanean sortutako ekitaldia Teresa del Valle antropologoaren inguruan bilbatzen da, eta on-line nahiz bertatik bertara parte hartzeko aukera izango da.

Teresa del Valle antropologo eta idazlearen lana erdigunetzat (eta gidaritzat) hartuta, eta, bereziki, honen Mujer Vasca: Imagen y Realidad (1985) liburua hizpide izanik, genero ikuspegitik, egungo emakumearen irudiaz hausnartzea du helburu ikastaroak, besteak beste.

Bi egunetan zehar, diziplina anitzetatik datozen hainbat hizlarik hartuko dute parte. Lehenengo egunean, Lorea Bilbao Ibarra (Bizkaiko Foru Aldundia-Kultura Diputatua) eta Mari Jose Olaziregi Alustizaren (UPV/EHU-Zuzendarikidea) sarrera hitzaldiaren ostean, Carmen Díez Mintegui (UPV/EHU-Irakaslea) eta Margaret Louise Bullen (UPV/EHU-Irakaslea); Miren Urquijo Arregui (UPV/EHU-Irakaslea) eta Beatriz Moral Ledesma (Free lance-Antropologoa); Jone Miren Hernández García (UPV/EHU-Irakaslea) eta Jaime Altuna Ramírez (UPV/EHU-Irakaslea) adituen hitzaldik entzungo ditugu goizean zehar. Arratsaldean, berriz, Jose Miguel Apaolaza Beraza (UPV/EHU Irakaslea), Maribel Egizabal Suarez (UPNA-Irakaslea); Paloma Fernández Rasines (UPNA-Irakaslea) eta Elixabete Imaz Martinez (UPV/EHU-Irakaslea) “Genealogia: Teresa del Valle, irakasle eta mentore” mahai inguruko protagonistak izango dira.

Azken saiorako, Leyre Arrieta Alberdi (Deustuko Unibertsitatea-Irakaslea) eta Helena González Fernández (UPV/EHU-Irakaslea); Mari Jose Olaziregi Alustiza (UPV/EHU-Irakaslea) eta Mariasun Landa Etxebeste (UPV/EHU-Idazlea) eta Mari Luz Esteban Galarza (UPV/EHU-Irakaslea) eta Carmen Gregorio Gil (Universidad de Granada-Irakaslea) adituen hitzaldiak izango ditugu.

Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko, bisitatu: Euskal sortzaileak: Teresa Del Valle, bidegile eta gidari | Cursos de Verano UPV/EHU (uik.eus)

Matrikulazioa irekita dago, ANIMA ZAITEZ!