Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 MUSEOKO DENBORA HUSTEKO ETA BETETZEKO TOPAKETAK – MHLI
itzuli

MUSEOKO DENBORA HUSTEKO ETA BETETZEKO TOPAKETAK

Bilbaokongresuatopaketa

Bulegoa z/b-ren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetzan, iragan azarotik ospatzen ari dira Museoko denbora husteko eta betetzeko obra batzuk izeneko topaketak, Bilboko Arte Ederren Museoan.

Antolatzaileek argitu duten bezala, topaketen oinarria “68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian, 1968-2018” erakusketarekin doazen zazpi artelanek osatzen dute. Haiei lotuta, artelanen inguruan hainbat eta hainbat artista eta aditu bildu dira.

Topaketen azken saioa apirilaren 9an ospatuko dute, eta saio horretan Ismael Manterola kidea ariko da, Leire Vergararekin batera, Peter Friedlen “Bilbao Song”-en hariari tiraka.

Hemen kontsulta liteke topaketen gaineko berri xeheagoa: http://bulegoa.org/eu/museoko-denbora-husteko-eta-…