News

Ane Villagran

Ainhoa Urzelai eta Ane Villagran “Bordes” XVIII. nazioarteko kongresuan

Ainhoa UrzelaiAne VillagranBordes. XVIII. nazioarteko kongresuaMHLI ikertaldea

Joan den asteko ostegun, ostiral eta larunbatean, hots, maiatzak 20, 21 eta 22an MHLI ikertaldeko kide diren Ainhoa Urzelaik (ikertzaile predoktorala-Mineco) eta Ane Villagranek (ikertzaile predoktorala-Eusko Jaurlaritza & UBM) “Escritoras y Escrituras” ikertaldeak antolatutako XVIII. nazioarteko kongresuan parte hartu zuten.

“Bordes. Escritoras y Fronteras Geosimbólicas” deituriko ekitaldian nork bere arlotik egin zuen ekarpena: Urzelaik emakumezko idazleez diharduten emakumezko sortzaileez jardun zuen “Expresar desde los márgenes. Autoras que escriben sobre escritoras” izeneko hitzaldian. Villagranek euskal poesia garaikideko diskurtso matrofobikoei egin zien lekua bere “La muerte de mi madre me hizo más libre: lecturas de los discursos matrofóbicos en la poesía vasca contemporánea escrita por mujeres” solasean.

Bordes. Escritoras y Fronteras Geosimbólicas. XVIII. nazioarteko kongresuko kartela

ANE VILLAGRAN “GATAZKAREN IRAKURKETA FEMINISTAK” JARDUNALDIAN

Ane VillagranEuskal poesia garaikideagatazkaIrakurketa feministakIruñea

Joan den larunbatean, 2021eko maiatzaren 15ean, Ane Villagran Arrastoa MHLIko kidea (UPV/EHU eta UBMko ikerlaria) Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako Gatazkaren irakurketa feministak: fikzioak, diskurtsoak, errealitateak jardunaldian izan zen.

Iruñean, Katakrak liburudendan ospatutako ekimenean, Villagranek goizeko jardunean hartu zuen parte “Gatazkaren (h)egiak. Gatazka-guneak emakumeek idatzitako olerkigintza garaikidean” izenburudun hitzaldiarekin.

Egitaraua (I). Iturria: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1508/Gatazkaren%2Birakurketa%2Bfeministak%253A%2Bfikzioak%252C%2Bdiskurtsoak%252C%2Berrealitateak%2B
Egitaraua (II). Iturria: http://www.ueu.eus/ikasi/jardunaldi-ikastaroa/1508/Gatazkaren%2Birakurketa%2Bfeministak%253A%2Bfikzioak%252C%2Bdiskurtsoak%252C%2Berrealitateak%2B

Orzaizek (2021) bere artikuluan azpimarratu duenez, MHLIko kideak poesia garaikidean jarri zuen fokua, eta, idazleen arabera, gatazkaren irakurketa bat proposatu: batzuetan, gatazkaren zentraltasuna zalantzan jarriz; besteetan, patriarkatuaren kritika eginez; eta, hainbatetan, beste gudu-zelai batzuk lehen lerrora ekarriz. Guztiarekin ere, euskal poesia garaikidearen irakurketa feminista(k) proposatu z(it)uen Villagranek larunbatean, beti ere, gatazkek horietan duten protagonismoa ahaztu barik.

Ezker-eskuin: Mari Luz Esteban, Ibon Egaña, Ane Villagran eta Iratxe Retolaza. Iturria: Jagoba Manterola, Berria https://www.berria.eus/paperekoa/1851/009/001/2021-05-16/gatazka-feminismotik-leitzen.htm

Bibliografia

Orzaiz, Ion. (2021). “Gatazka feminismotik leitzen”. In Berria 2021-05-16. <https://www.berria.eus/paperekoa/1851/009/001/2021-05-16/gatazka-feminismotik-leitzen.htm> [2021-05-17].