News

Hezkuntza

MEMORIA ETA GATAZKA EUSKARAZKO HEZKUNTZAN: LITERATURA ETA BESTE ARTEAK (BALIA)BIDE (III)

Euskal gatazkaHezkuntzaJardunaldiakmemoriaMHLI ikertaldeaWorkshop sorta

Dena prest MHLI (Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan) ikertalde kontsolidatuak (IT 1047-16) FFI2017-84342-P proiektuaren baitan antolatutako Memoria eta gatazka euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren hirugarren eta azkenaurreko saiorako.

Aurreko astekoan, urtarrilaren 21ekoan, lantzeko edukien inguruan jardun zuten bertaratutako adituek eta entzuleek, eta mintegiek aurretik zekarten martxa eten barik, hizlarien ekarpenen ostean, partehartzaileak luze eta zabal aritu ziren eztabaidatzen.

Urtarrilaren 28an, ostegunean dugu hurrengoa, zeinetan Alex Carrascosa (17:30), Aiako Harria Gaztelumendi (17:45), Lander Garcia (18:00), Oskia Ramirez Barace (18:15) eta Itziar Madina (18:30) adituek orain arteko esperientziez hitz egingo duten. Aurreko ekitaldiak legez, 17:30tan hasiko da eta eGelaPi plataformaren bidez emango.

Memoria eta gatazkak euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren egitaraua. Iturria: MHLI

Workshopen nondik norakoak gertutik jarraitzeko: https://mhli.net/

GOZATU!

MEMORIA ETA GATAZKA EUSKARAZKO HEZKUNTZAN: LITERATURA ETA BESTE ARTEAK (BALIA)BIDE (II)

Euskal gatazkaHezkuntzaJardunaldiakmemoriaMHLI ikertaldeaWorkshop sorta

Badatorkigu MHLI (Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan) ikertalde kontsolidatuak (IT 1047-16) FFI2017-84342-P proiektuaren baitan antolatutako Memoria eta gatazka euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren bigarren txanda.

Joan den astean, asteazkenean (urtarrilak 13) eta ostegunean (urtarrilak 14), MHLI ikertaldeak hasiera eman zion hezkuntzaren eta memoriaren inguruko workshop sortari. Bai lehen eguneko irekiera ekitaldia, bai arte praktiken inguruko lehen workshopa, bi-biak, bikain joan ziren, eta, besteak beste, hizlarien eta parte-hartzaileen artean elkarrizketa, eztabaida eta galdera sorta emankorrak sortu ziren.

Datorren ostegunean, urtarrilak 21ean, lantzeko edukien inguruko bigarren workshop tekniko itxia ospatuko da. Aurreko ekitaldiak legez, 17:30tan hasiko da eta eGelaPi plataformaren bidez emango. Hamabosna minutuko lau hitzaldik eta ondorengo eztabaidak osatzen dute aste honetako ekitaldia, eta Eneko Bidegain (17:30), Xabier Irujo (17:45), Maggie Bullen (18:00) eta Josu Chueca (18:16) bezalako adituak izango dira hizlari, hurrenez hurren.

Memoria eta gatazkak euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren egitaraua. Iturria: MHLI

Workshopen nondik norakoak gertutik jarraitzeko: https://mhli.net/

GOZATU!