News

kongresua

1976KO MARTXOAREN 3KO SARRASKIA: MEMORIA LEKUAREN ERAIKUNTZA INTERARTISTIKOAZ, MADRILEN

1976ko martxoaren 3akongresuamemoria eta arteamemoria historikoamemoria subalternoa

Otsailaren 23 eta 24an Madrilen izandako “Las otras protagonistas de la transición” kongresuan parte hartu zuen Amaia Elizalde Estenaga MHLIko kideak, “Un proceso de (re)construcción cultural interartística de memoria colectiva desde el umbral de la transición hasta nuestros días: la matanza del 3 de Marzo en Gasteiz” hitzaldiarekin.

1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertakarien gaineko memoria kulturalaren eraikuntza interartistikoa deskribatu zuen, prozesu horretan gizarte zibilaren iniziatiba partikularrek izandako protagonismo erabatekoa azpimarratuz. Ugariak izan dira arteetatik memoria leku hau indartu duten lanak. Lluis Llach kantautore kataluniarraren 1977ko “Campanades a morts” abesti ezagunetik hasi eta arte ezberdinak uztartzen dituen 2016ko “Martxoak 3 Memorial”erarte, genero eta estilo askotarikoak eta etengabeak izan dira gaur arte egindako ekarpenak.

    1 9 10