News

madril

MHLI MSA-KO KONFERENTZIAN

kongresuamadrilmemoria

Joan den ekainaren 25-28 bitartean, Madrilgo Unibertsitate Complutense-an urtero egiten den Memory Studies Association-eko Hirugarren Konferentzia antolatu zen. https://www.memorystudiesassociation.org/madrid-conference-2019-info-home/. Nazioartekoa den konferentzia honetan, memoria ikasketen inguruko mundu osoko adituak bildu ziren.

Konferentzian parte hartu zuten hizlarien artean, besteak beste, A. Assmann (bere hitzaldia link honetan: https://www.youtube.com/watch?v=eZfMpqFxZjQ) eta Viet Thanh Nguyen (bere hitzaldia link honetan: https://www.youtube.com/watch?v=bpeDZPqolT8) adituak aipa litezke, alegia, egun memoria ikasketen inguruko edozein  ikerketa/lan egiterakoan, ezinbestean aipatu beharreko izenak.

MHLI ikertaldeak ere konferentzian parte hartzeko eta Memorias terroristas: representaciones literarias en el contexto vasco [Memoria terroristak: errepresentazio literarioak testuingu euskaldunean] izenburudun  panela aurkezteko aukera izan zuen, Mari Jose Olaziregi, Izaro Arroita, Ana Gandara, Beñat Sarasola, Mikel Ayerbe eta Amaia Elizalde kideen hitzaldiekin. Jarraian panelean aurkeztu zenaren laburpentxo bat:

Aurkeztuko dugun panela, Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI (Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan) ikertaldeak, alegia, memoria ikasketak euskal literaturan aztertzen dituen ikertalde kontsolidatu bakarrak, eramango du aurrera, Joseba Zulaikaren kolaborazioarekin, Nevadako Unibertsitateko William Douglass Center for Basque Studies-eko (Reno, EEUU) antropologoa eta zenbait oinarrizko ikasketen egilea, hala nola, terrorismoaren analisi diskurtsiboaren lan erreferentzialaren egilea, “Terror and Taboo” (1996). “Memorias terroristas: representaciones literarias en el contexto vasco” [Memoria terroristak: errepresentazio literarioak testuinguru euskaldunean] izenburupean, euskal literaturan ETAren inguruko memoria terroristaren ebaluazio eta irakurketa diakronikoa egitea dugu helburu. Zehazki, terrorismoaren errepresentazioan, egon litekeena edo ez, gorabehera politiko-historikoek (hasiera/garapena/aktibitate armatuaren amaiera) nola eragiten duten argitzen saiatuko gara, zein helburu duten, zein kultura estrategia baliatzen diren. Horretaz gain, proiektu honetan, euskal ikerketan erabili diren Memory Studies deituriko kontzeptu nagusiez hausnartuko dugu, hain zuzen ere, panelean zentralak izango diren biktimario eta biktima kontzeptuen iragazkortasunaz, multidirectional memori delakoaz edo sorkuntza lanetan nagusitzen diren motibo literarioez.

Carlos Cid (zutik), Amaia Elizalde, Beñat Sarasola, Mikel Ayerbe eta Izaro Arroita

Post honekin bukatzeko, zenbait link hizpide izan dugun MSAko konferentziaren inguruan:

– https://www.lasexta.com/noticias/sociedad/los-expertos-defienden-la-importancia-de-mantener-viva-la-memoria-ante-el-auge-de-la-extrema-derecha_201906285d161af40cf2566fc823c470.html

– A. Assmann-i eginiko elkarrizketa: https://www.eldiario.es/sociedad/Aleida-memoria-hitler_0_914459251.html

– https://elpais.com/cultura/2019/06/25/actualidad/1561481944_286575.html

– Marianne Hirsch eta emakumeen memoria: https://elpais.com/cultura/2019/06/27/actualidad/1561628601_197865.html

– https://www.eldiario.es/sociedad/Arranca-Madrid-congreso-memoria_0_913759039.html

– Elizabeth Jelin, memoriaren inguruko gogoeta bakarraren contra https://tribuna.ucm.es/revcul/tribunacomplutense/43/art3769.php#.XRqQiOszbIU