News

zentsura

KALEAN DA MHLI-REN ARGITALPEN BERRIA: “CENSURA Y LITERATURA. MEMORIAS CONTESTADAS” (2020)

Argitalpen berriacensuraconflictMHLI ikertaldeaPeter Langzentsura

MHLI ikertaldeak Censura y literatura. Memorias contestadas (2020) izenburudun ikerketa lana argitaratu berri du Peter Lang (Berlin) argitaletxean. MHLI ikertaldeko Ikertzaile Nagusiak, Mari Jose Olaziregik, eta EHUko irakasle den Lourdes Otaegik editatutako obrak, ikertaldeko beste zenbait kideren artikuluak barnebiltzen ditu.

Censura y literatura. Memorias contestadas (2020) obraren azala

Lan honetan, frankismo garaiko zentsura aztergai duten 19 adituren artikuluak biltzen dira. Izenburuak berak iradoki liezagukeenez, zentsuraren inguruan bilbatzen da obra, literatur iberiarretan honek izan duen eragina aztertuz.

Hiru atal nagusitan egituratzen dira artikuluok: batetik, espainiar estatuko literaturetan eragin dituzten ekintza zentsoreen inguruko ikasketak biltzen dira; bigarren atalean, literarioaz ez diren eremuetatik egindako ekarpen teoriko nahiz hausnarketak aurkezten dira, hala nola, itzulpengintzatik, arte plastikoetatik edo ikerketa etnografikoetatik. Azken atalean, M. Abellán, X. Alonso Montero, J. Gallorfé eta J.M. Torrealdai bezalako adituek egindako ekarpenak azpimarratzen dira, frankismo garaiko zentsuraren inguruan egin dituzten lan eta ikasketak aipatuz.

Argitalpenaren datu teknikoen berri izateko, kontsultatu MHLI web orriko “Argitalpenak” atala (helbidea: https://mhli.net/argitalpenak/)

KALEAN DA ‘EUSKERA’KO MONOGRAFIKOA

argitalpenacensuraEuskaltzaindiazentsura

Literatura eta Zentsura. Memoria eztabaidatuak” izeneko ale monografikoa argitaratu dute MHLI eta Euskaltzaindiak

2018ko udan zentsuraren inguruko kongresu bat ospatu genuen EHUren udako ikastaroen baitan (web orri honetan jaso genuen haren berri): kongresu sendo eta emankorra suertatu zen. Garai hartan hasmentan zen ikerketan aurrera jarraitzen dugu egun, eta lehen emaitza idatzia argitalpen hauxe dugu. Monografikoa M. J. Olaziregi eta L. Otaegi irakasleek editatu dute.

Hiru atal ditu argitalpenak. Lehenengoan, M. J. Olaziregiren sarrera eta A. Urrutia euskaltzainburuak J. M. Torrealdairi eskainiriko laudatioa daude. Bigarrenak “Joan Mari Torrealdairi omenaldia” du izena eta, besteak beste, L. Otaegik hari egindako elkarrizketa jasotzen da bertan. Azkenik, ikerlanen atal handia dago, non MHLIko zenbait kideren azterketak irakur daitezkeen, baita I. Gereñuk egindako bat ere.

MHLI ikerketa taldea 2018ko kongresuan, J. M. Torrealdairekin

Torrealdaik egindako lan eskergari jarraituz eta hark markaturiko bidean aurrera, ikertzen segi beharra aldarrikatu du taldearen zuzendaria den Olaziregik. Hain zuzen, laster, eremu iberiarreko zentsura aztergai duen liburua argitaratuko da Peter Lang etxearen eskutik.

Monografikoa, deskargagarri: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/euskera_2018_2_2.pdf

Hemen informazio gehiago: https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/5954-joan-mari-torrealdai-garrantzitsua-da-gure-iragana-egiaren-eta-zientziaren-bidetik-aztertzea?fbclid=IwAR1O0ZJJRGS3cDJkT96mY3Qd7rccbD6CreBtFBOVS0r-SIqTJIVkduCZ9Tk

https://www.diariovasco.com/culturas/libros/euskeraren-monografikoa-zentsuraz-20191127184738-nt.html

https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2019-11-28/hemeroteca_articles/euskera-agerkariaren-azken-alean-torrealdai-omendu-dute