Joan Mari Torrealdairen txokoa

Joan Mari Torrealdairen inguruko informazioa aurkituko duzu atal honetan: bere biografia eta lanak, MHLIko kideek Torrealdairi egindako elkarrizketak, ikertaldekoek Torrealdairekin lankidetzan egindako kongresuak, etab.

itzuli

Joan Mari Torrealdai


    Joan Mari Torrealdai (1942) soziologo, kazetari eta idazle izateaz gain, euskal kultura garaikideak izan duen euskal kulturgile eta ikerlari nagusietakoa da; Jakin eta Egunkaria izan ditu jorrabide nagusi eta zentsura izan da bere ikerlerro esanahitsuetarik bat. Azken horretan oinarriturik, atal honetan aurkituko dituzu argitaratu dituen lanen zerrenda, J.M. Torrealdairi eginiko elkarrizketak, zentsura ardatz harturik landu dituenak eta horiei MHLI ikertaldeak eman dien jarraipena.

    MHLI artxiboa

Joan Mari Torrealdairen Tesia

  • Gandara Sorrarain, Ana; (). "Joan Mari Torrealdai. Bibliografia". In Euskera, 2018, 597-622

    • Title: Joan Mari Torrealdai. Bibliografia
    • Author: Gandara Sorrarain, Ana
    • Publisher: Euskera, 2018
    • Pages: 597-622
    • Place: Bilbo
    • Document: Download
    • Year: 2019

Joan Mari Torrealdairekin hizketan: “Tesia”

“Aitortu behar dut tesiarekin esperientzia psikologiko bitala daukadala eta profesionala, ni neu zentsuratua izan bainintzen”.

Joan Mari Torrealdairekin hizketan: “Jakin eta zentsura”

“Madriletik hala esan zieten: dales cuerda para que ellos mismos se ahorquen. Eta guk bitartean erregimena irekitze prozesu batean sartzen ari zela uste genuen”.

Joan Mari Torrealdairekin hizketan: “Euskal kultur ekoizpena”

“Gu euskal kulturan aurreko belaunaldia ezagutu gabe abiatu ginen eta haien kontra. Eten hori ez errepikatzea da nire kezka”.

Joan Mari Torrealdairekin hizketan: “Egunkaria”

“Nik uste dut eredugarria izan dela egunkariari eman zaion erantzuna, bidegabekeriaren aurka denok batera joan garelako”.

    “Literatura eta Zentsura. Memoria eztabaidatuak” izeneko ale monografikoa argitaratu dute MHLI eta Euskaltzaindiak.

    2018ko udan zentsuraren inguruko kongresu bat ospatu genuen EHUren udako ikastaroen baitan (web orri honetan jaso genuen haren berri): kongresu sendo eta emankorra suertatu zen. Garai hartan hasmentan zen ikerketan aurrera jarraitzen dugu egun, eta lehen emaitza idatzia argitalpen hauxe dugu. Monografikoa M. J. Olaziregi eta L. Otaegi irakasleek editatu dute.

    Hiru atal ditu argitalpenak. Lehenengoan, M. J. Olaziregiren sarrera eta A. Urrutia euskaltzainburuak J. M. Torrealdairi eskainiriko laudatioa daude. Bigarrenak “Joan Mari Torrealdairi omenaldia” du izena eta, besteak beste, L. Otaegik hari egindako elkarrizketa jasotzen da bertan. Azkenik, ikerlanen atal handia dago, non MHLIko zenbait kideren azterketak irakur daitezkeen, baita I. Gereñuk egindako bat ere. Download PDF

    Joan Mari Torrealdai eta MHLI ikertaldeko kideak