“DESEGINDAKO OROITZAPENAREN AURREAN: MEMORIA ETA GERRA ZIBILA” ERAKUSKETA
ErakusketaGernikako Bakearen MuseoaGerra Zibila eta memoriaMHLI ikertaldea
Joan den asteartean, otsailak 15, MHLI ikertaldeak Gernikako Bakearen Museoarekin batera, Desegindako oroitzapenaren aurrean: memoria eta Gerra Zibila erakusketa aurkeztu genuen.

Iturria: komunikabideak.
Ikertaldeak Gernikako Bakearen Museoarekin elkarlanean eraikitako erakusketak Gerra Zibilaren inguruko lan artistikoak biltzea du helburu, arte plastikoetan urteetan nagusitu den isiltasunari erantzun bat emateko asmoz. Zazpi artelan bildu dira guztira, eta Amaia Molinet, Atxurra Animazio Taldea, Art Al Quadrat (Rey Jordàko Gema eta Mónica), Iratxe Jaio, Klaas Van Gorkum, Miriam Isasi, Oihane Iraguen eta Taxio Ardanaz bezalako aditu eta artistek parte hartu dute, batzuetan elkarlanean, gainera. Guztiarekin ere, erakusketak erakutsi nahi izan du, artearen bitartez ere, besteak beste, memoriaz, eta, kasu honetan, Gerra Zibilaz hitz egin daitekeela eta iraganeko mamu historikoak berpiztuarazi.

Iturria: MHLI artxiboa.
Erakusketa apirilaren 20ra arte egongo da ikusgai; anima zaitez!
Aurkezpenaren eta erakusketaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu:
Egunkarietako berriak:
https://www.elcorreo.com/bizkaia/costa/museo-desvela-temas-20220216075805-nt.html
Erakusketaren inguruko informazioa:
Oizmendi Telebista: https://oizmendi.eus/herriak/53-erakusketa/3459-desegunako-oroitzapenen-aurrean-memoria-eta-gerra-zibilaren-erakusketa-bakearen-museoan
Gernikako Bake Museoaren jakinarazpenak:
EUSKAL EDIZIOGINTZAREN HASTAPEN IKERKETAK
Alexander GurrutxagaBeñat SarasolaEDITEUSEHUEuskal ediziogintzaren hastapen ikerketakMHLI ikertaldeaMikel AyerbeMiren Ibarluzea
Eskuragarri dugu MHLI ikertaldeak sinatutako eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) argitaratutako Euskal ediziogintzaren hastapen ikerketak (2021) ikerketa lana.
MHLI ikertaldeko kide den Mikel Ayerbe Sudupek koordinatutako lanak, orain artean ikerketa akademiko gutxi izan dituen arloari, euskal ediziogintzari, dagokion ikusgarritasuna eta lekua eman nahiko lioke. Tartean, aipatu adituaren artikulua ez ezik, irakurleak MHLIko beste hainbat kideren hitzak aurkituko ditu, hala nola, Alexander Gurrutxaga Muxika, Miren Ibarluzea Santisteban eta Beñat Sarasola Santamaria adituenak.
Plazer duenak irakurtzeko, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) orrialdean du on-line eskuragarri, edo, zuzenean, ikertaldeko webgunean ere aurki dezake.

Acaba de salir el trabajo de investigación Euskal ediziogintzaren hastapen ikerketak (2021), firmado por el grupo de investigación MHLI y publicado por la Universidad del País Vasco (UPV/EHU).
El trabajo coordinado por el miembro de MHLI Mikel Ayerbe Sudupe, tiene como objetivo dar a conocer el mundo de la edición vasca, tema de investigación apenas explotado en el panorama académico. Además del artículo del mismo, el lector encontrará propuestas de más miembros de MHLI, así como trabajos de Alexander Gurrutxaga Muxika, Miren Ibarluzea Santisteban y Beñat Sarasola Santamaria, respectivamente.
Para obtener el texto completo y más información pueden visitar la página web de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU), o bien visitar nuestra página de web.