{"id":2823,"date":"2020-01-04T20:31:04","date_gmt":"2020-01-04T19:31:04","guid":{"rendered":"https:\/\/mhli.net\/artxiboa\/desclee-de-brower-argitaletxea\/"},"modified":"2020-12-28T12:15:38","modified_gmt":"2020-12-28T11:15:38","slug":"desclee-de-brower-argitaletxea","status":"publish","type":"artxiboa","link":"https:\/\/mhli.net\/en\/artxiboa\/desclee-de-brower-argitaletxea\/","title":{"rendered":"Descl\u00e9e De Brouwer argitaletxea"},"content":{"rendered":"<h2 style=\"text-align: center;\">DESCL\u00c9E DE BROUWER ARGITALETXEAREN SOSLAIA<\/h2>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>DDB-Descl\u00e9e de Brouwer S. A. (1944- )<\/strong> familia-enpresa bilbotarra Jose Maria Gogeascoecheak sortu zuen 1944an, eta 2019an 75. urteurrena ospatu du. Tarte horretan, argitaletxea kristau-humanismoaren balioak zabaltzen aritu da, eta beste arlo akademiko eta prestakuntza-arlo batzuetan ere espezializatu da, hala nola psikologian, auto-laguntzan, pedagogian, enpresa-kudeaketan eta euskarazko haur- eta gazte-literaturan (HGL). Kalitatea, independentzia, izaera propioa eta esportaziorako bokazioa dira enpresaren balore nagusiak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">DDBren obrarik adierazgarriena da, zalantzarik gabe, lehenbiziko aldiz 1965ean argitaratu eta orduz geroztik aldian-aldian eguneratzen den gaztelaniazko <em>Biblia de Jerusal\u00e9n<\/em>. Javier Gogeascoechea, DDBren sortzailearen seme eta argitaletxeko bigarren belaunaldiko editorearen hitzetan, \u201cargitaletxearen mugarri bat da, eta etxearen historian lehenaldia eta geroaldia bereizi zituen; ordeztu egin zituen, hein batean, Lefebvreren meza-liburuak, lehenago argitaletxearen produktu-izar izandakoak\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Brujasen erbestean zegoela, Belgikako dominikarren inprenta batean lan egin zuen Jose Mar\u00eda Gogeascoecheak, eta orduan harremanak izan zituen Descl\u00e9e De Brouwer argitaletxearekin. Etxe belgiarra 1877an sortu zuten Henri Descl\u00e9ek eta Alphonse de Brouwerek, eta egoitzak izan zituen Berlinen, Bilbon, Brujasen, Bruselan, Buenos Airesen, Londresen, New Yorken, Parisen eta Quebecen. Gerora filialak bereizi egin ziren eta enpresa nagusia desagertu egin zen. Bilboko eta Pariseko egoitzetatik abiatutakoek biziraun dute.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">1944an, Belgikatik itzuli eta gutxira, sortu zuen J.M. Gogeascoecheak Bilboko egoitza, Editorial Espa\u00f1ola Descl\u00e9e De Brouwer, eta gutxika enpresaren jabe egin zen. Hasierako urteetan, Belgikatik inportatzeak eragiten zuen gastu handia zela eta, Lefebvreren meza-liburuak Bilbon inprimatzeari ekin zion. Horrez gainera, Pierre du Foyer etxeko bilduma ezagun baten bidetik, liburu hezigarriak ere argitaratu zituen. Garai hartan argitaletxearen bulego eta biltegi txikia sortzailearen etxean zeuden, Bilboko Col\u00f3n de Larreategi kalean; baina, enpresa handitzen ari zen eta laster alokatu behar izan zuten biltegi txiki bat Larrinaga liburu-dendan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Mezak tokian tokiko hizkuntzan egiten hasi zirenez gero, produktu garrantzitsu bat galtzear zeudela J.M. Gogeascoecheak Du Cerf argitaletxeari erosi zizkion Jerusalemeko Biblia itzultzeko eskubideak. Jose \u00c1ngel Urbietak zuzendutako itzultzaile-talde batek egin zituen testua gaztelera ekartzeko lanak, eta 1965ean argitaratu zen. Lan horren arrakastak bat egin zuen meza-liburuen salmenten beherakadarekin. Anartean, liburu hezigarriak eta teologia-liburuak ere argitaratu zituen DDBk, betiere erlijio katolikoari lotutakoak eta joera progresistakoak (adibidez, J. Maritainen lanak). Garai berean hasi ziren lantzen, Jose Mar\u00eda Gondra Rezolaren eskutik, psikologiaren alorra ere, eta gaur egun argitaletxearen ildo nagusietako bat da hori: psikologia-bildumak berrehun zenbakitik gora ditu. Funts historikoaren zatirik handiena Bilboko 1983ko uholdeetan galdu zen, eta hondamendi haren ostean argitaletxearen biltegia Bilboko Errekalde auzora lekualdatu zuten. 1990eko hamarkadako azken urteez geroztik, Zamudion dute biltegia, eta Bilboko Henao kalean bulegoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Nabarmentzekoa da argitaletxeak merkatu garrantzitsua duela nazioartean, bai eta edizio digitala giltzarri duela ere: DDBk hamarkada bat baino gehiago egin du funts guztiak modu progresiboan digitalizatzeko prozesuan murgilduta. Horren gakoa 1997an maketazio-saila argitaletxean bertan txertatu izana da.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Argitaletxeko arduradunek adierazten dutenez, gaur egun Bibliaren salmentak ondo funtzionatzen du, baina ez hainbeste gai erlijiosoek, batez ere autoreak falta direlako. Enpresak maila handiagoan garatu du beste alor batzuetako bildumen edizioa: psikologia, autolaguntza, hezkuntza emozionala, pedagogia, ekonomia, bai eta euskarazko haur eta gazte literatura ere. Argitaletxearen katalogoan aurki daitezkeen bildumak honela sailkatzen dira: erlijioa (Caminos, Cristianismo y sociedad, A los cuatro vientos, Orar con\u2026, En clave de mujer, Temas B\u00edblicos), humanitateak (ANICA, Serendipity, Biblioteca de Psicolog\u00eda, AMAE, Biblioteca de Gesti\u00f3n\u2026) eta euskarazko HGL.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Argitaletxearen euskarazko edizioari dagokionez, gogoratu beharrekoa da DDBk Mensajerorekin batera eman zuela argitara <em>Orotariko Euskal Hiztegia<\/em>, Euskaltzaindiaren lehiaketa publiko baten bidetik.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Euskarazko HGLz denaz bezainbatean, gogoratzekoak dira 1980ko eta 1990eko hamarkadetan argitaratutako gida tematikoak eta umeentzako album arrakastatsuak, garaiko euskarazko HGLaren merkatu urrian material berritzaile izandakoak. Nabarmentzekoa da, halaber, DDBk Alfaguararekin batera kaleratu zuen bilduma (Alfaguarak ez zuen oraindik euskaraz argitaratzen): bilduma hari esker irakurri zituzten garaiko gazteek <em>Amaigabeko istorioa<\/em> (1990) edo <em>Charlie eta txokolate fabrika<\/em> (1989) adibidez. Alfaguarak (orain Grupo Santillanaren mende dago) euskarazko edizioari ekin zionean, DDBk, bere aldetik, beste bilduma batzuei ekin zien, hala nola \u201cMikoleta\u201d, ikasten ari ziren irakurleentzat eta askotariko adin-tarteetarako bildumak, urteekin eraldatu egin direnak (\u201cIpotxak\u201d eta \u201cErraldoiak\u201d bildumak, adibidez, \u201cSail laranja\u201d eta \u201cSail gorria\u201d izan ziren gerora). Seve Callejak eta Jon Juaristik aholkulari-lanak egin zituzten argitaletxearentzat euskarazko HGLri loturik. Izan ere, DDBk beti izan ditu kanpoko aholkulariak eta laguntzaileak, eta horien iritziak argitaletxearen ikuspegi komertzialarekin uztartu dituzte.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egun, DDBren euskarazko katalogoan aurki daitezke: album ilustratuak (adibidez, \u201cBego\u00f1a Ibarrola\u201d bilduma, balioei eta emozioei loturik), narrazio laburren bildumak (adibidez, \u201cHalan Bazan\u2026\u201d), beste hizkuntza eta kultura batzuetan arrakasta lortu ondoren euskaratutako sail dibertigarriak eta abenturakoak, hainbat adinetako irakurleentzat (\u201cScream Street\u201d, \u201cPiztien erronka\u201d, \u201cAntibarbiak\u201d, \u201cDinosauroen Koba\u201d\u2026) eta gazteentzako beste argitalpen batzuk.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><span style=\"display: inline !important; float: none; background-color: #ffffff; color: #333333; font-family: Georgia,'Times New Roman','Bitstream Charter',Times,serif; font-size: 16px; font-style: normal; font-variant: normal; font-weight: 400; letter-spacing: normal; orphans: 2; text-align: right; text-decoration: none; text-indent: 0px; text-transform: none; -webkit-text-stroke-width: 0px; white-space: normal; word-spacing: 0px;\">\u00a9 <\/span><b>Miren Ibarluzea Santisteban <\/b><\/p>\n<p style=\"text-align: right;\"><strong>Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV\/EHU)<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Bibliografia<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Elkarrizketak<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Elkarrizketa Gogeascoechea, Javier; Isasi, Fernando eta Landa, Josebari. Argitaragabea. 2019-01-24.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Webguneak<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">DESCL\u00c9E DE BROUWER ARGITALETXEA. <a href=\"https:\/\/www.edesclee.com\/\">https:\/\/www.edesclee.com\/<\/a>; <a href=\"https:\/\/www.edesclee.com\/editorial\/quienes-somos\">https:\/\/www.edesclee.com\/editorial\/quienes-somos<\/a>; <a href=\"http:\/\/desclee.eus\/\">http:\/\/desclee.eus\/<\/a>.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Dokumentu hau aipatzeko<\/strong>: Ibarluzea Santiesteban, Miren. (2019). \u201cDDB-Descl\u00e9e de Brouwer S. A. argitaletxearen (1944- ) soslaia\u201d. In<em> MHLI-Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan<\/em>. URL: <a href=\"https:\/\/mhli.net\/en\/artxiboa\/desclee-de-brower-argitaletxea\/\">https:\/\/mhli.net\/artxiboa\/desclee-de-brower-argitaletxea\/<\/a><\/p>\n","protected":false},"featured_media":2261,"template":"","class_list":["post-2823","artxiboa","type-artxiboa","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/mhli.net\/en\/wp-json\/wp\/v2\/artxiboa\/2823","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/mhli.net\/en\/wp-json\/wp\/v2\/artxiboa"}],"about":[{"href":"https:\/\/mhli.net\/en\/wp-json\/wp\/v2\/types\/artxiboa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/mhli.net\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2261"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/mhli.net\/en\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2823"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}