Joan Mari Torrealdairen inguruko informazioa aurkituko duzu atal honetan: bere biografia eta lanak, MHLIko kideek Torrealdairi egindako elkarrizketak, ikertaldekoek Torrealdairekin lankidetzan egindako kongresuak, etab.
Joan Mari Torrealdai (1942) soziologo, kazetari eta idazle izateaz gain, euskal kultura garaikideak izan duen euskal kulturgile eta ikerlari nagusietakoa da; Jakin eta Egunkaria izan ditu jorrabide nagusi eta zentsura izan da bere ikerlerro esanahitsuetarik bat. Azken horretan oinarriturik, atal honetan aurkituko dituzu argitaratu dituen lanen zerrenda, J.M. Torrealdairi eginiko elkarrizketak, zentsura ardatz harturik landu dituenak eta horiei MHLI ikertaldeak eman dien jarraipena.
MHLI artxiboa
“Aitortu behar dut tesiarekin esperientzia psikologiko bitala daukadala eta profesionala, ni neu zentsuratua izan bainintzen”.
Elkarrizketa hau aipatzeko: OLAZIREGI, Mari Jose eta VILLAGRAN, Ane. Elkarrizketa Torrealdai, Joan Mariri. "Joan Mari Torrealdairekin hizketan: 'Tesia'". In Youtube. 2019-10-11. Eskuragarri hemen: https://youtu.be/tKHC275dsqE
“Madriletik hala esan zieten: dales cuerda para que ellos mismos se ahorquen. Eta guk bitartean erregimena irekitze prozesu batean sartzen ari zela uste genuen”.
Elkarrizketa hau aipatzeko: OLAZIREGI, Mari Jose eta VILLAGRAN, Ane. Elkarrizketa Torrealdai, Joan Mariri. "Joan Mari Torrealdairekin hizketan: 'Jakin eta zentsura'". In Youtube. 2019-10-11. Eskuragarri hemen: https://youtu.be/cIZA_uQOy3c
“Gu euskal kulturan aurreko belaunaldia ezagutu gabe abiatu ginen eta haien kontra. Eten hori ez errepikatzea da nire kezka”.
Elkarrizketa hau aipatzeko: OLAZIREGI, Mari Jose eta VILLAGRAN, Ane. Elkarrizketa Torrealdai, Joan Mariri. "Joan Mari Torrealdairekin hizketan: 'Euskal kultur ekoizpena'". In Youtube. 2019-10-11. Eskuragarri hemen: https://youtu.be/D2ZeQy6r-Mo
“Nik uste dut eredugarria izan dela egunkariari eman zaion erantzuna, bidegabekeriaren aurka denok batera joan garelako”.
Elkarrizketa hau aipatzeko: OLAZIREGI, Mari Jose eta VILLAGRAN, Ane. Elkarrizketa Torrealdai, Joan Mariri. "Joan Mari Torrealdairekin hizketan: 'Egunkaria'". In Youtube. 2019-10-11. Eskuragarri hemen: https://youtu.be/Xy15ifN_baE
Joan Mari Torrealdai eta MHLI ikertaldeko kideak