Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1 MEMORIA ETA GATAZKA EUSKARAZKO HEZKUNTZAN: LITERATURA ETA BESTE ARTEAK (BALIA)BIDE (III) – MHLI
itzuli

MEMORIA ETA GATAZKA EUSKARAZKO HEZKUNTZAN: LITERATURA ETA BESTE ARTEAK (BALIA)BIDE (III)

Euskal gatazkaHezkuntzaJardunaldiakmemoriaMHLI ikertaldeaWorkshop sorta

Dena prest MHLI (Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan) ikertalde kontsolidatuak (IT 1047-16) FFI2017-84342-P proiektuaren baitan antolatutako Memoria eta gatazka euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren hirugarren eta azkenaurreko saiorako.

Aurreko astekoan, urtarrilaren 21ekoan, lantzeko edukien inguruan jardun zuten bertaratutako adituek eta entzuleek, eta mintegiek aurretik zekarten martxa eten barik, hizlarien ekarpenen ostean, partehartzaileak luze eta zabal aritu ziren eztabaidatzen.

Urtarrilaren 28an, ostegunean dugu hurrengoa, zeinetan Alex Carrascosa (17:30), Aiako Harria Gaztelumendi (17:45), Lander Garcia (18:00), Oskia Ramirez Barace (18:15) eta Itziar Madina (18:30) adituek orain arteko esperientziez hitz egingo duten. Aurreko ekitaldiak legez, 17:30tan hasiko da eta eGelaPi plataformaren bidez emango.

Memoria eta gatazkak euskarazko hezkuntzan: literatura eta beste arteak (balia)bide workshop sortaren egitaraua. Iturria: MHLI

Workshopen nondik norakoak gertutik jarraitzeko: https://mhli.net/

GOZATU!