News

GURUTZE LASA KIDEAREN TESIAREN DEFENTSA

TesiaTrikitixaren kasuaren azterketa

Iragan 2020ko maiatzaren 7an, osteguna, arratsaldeko 16:00tan Gurutze Lasa Zuzuarregi kideak bere tesi-lana defendatu zuen Euskal Kulturaren hibridazio prozesuak: trikitixaren kasuaren azterketa izenburupean (2020). Esan liteke ekitaldia azken hilabeteotan bizitzen ari garen egoerara arazorik gabe egokitu zela, telematikoki burutu ahal izan baitzuen Lasak urteetako lanaren defentsa, eta honekin doktoratu Cum Laude-arekin. Ez zen ekitaldian publikorik falta, bertaratutakoek ere telematikoki jarraitzeko aukera izan baitzuten.

Alexander Gurrutxaga kidearen tesiaren defentsa

TesiaXabier Lete

Martxoaren 2an, astelehena, Alexander Gurrutxaga Muxika kideak Xabier Leteren inguruko tesi-lana defendatu zuen eta honekin doktoratu Cum laude-arekin, Arabako kanpuseko Letren Fakultatean (Vitoria-Gasteiz), goizeko 11tan. Xabier Leteren poetika: aldaeren azterketa eta bilakabidearen irakurketa bat (2020) izenburupean defendatutako tesian, Leteren obra eta bizitza osoa izan ditu aztergai Alexanderrek, esan genezake hortaz, Iñigo Astizen hitzak (2020) geure eginez, “Leteren bila dabilen Lete bat” (Astiz, 2020) izatea lortu zuela.

Bibliografia:

Astiz, I. (2020). “Xabier Lete esplikatzea”. In Berria, 2020-04-05. <https://www.berria.eus/paperekoa/1959/028/001/2020-04-05/xabier-lete-esplikatzea.htm> [2020-04-15]

Hemen informazio gehiago:

<https://www.berria.eus/paperekoa/1959/028/001/2020-04-05/xabier-lete-esplikatzea.htm>

1 2 3 31