News

Ainhoa Urzelai eta Ane Villagran “Bordes” XVIII. nazioarteko kongresuan

Ainhoa UrzelaiAne VillagranBordes. XVIII. nazioarteko kongresuaMHLI ikertaldea

Joan den asteko ostegun, ostiral eta larunbatean, hots, maiatzak 20, 21 eta 22an MHLI ikertaldeko kide diren Ainhoa Urzelaik (ikertzaile predoktorala-Mineco) eta Ane Villagranek (ikertzaile predoktorala-Eusko Jaurlaritza & UBM) “Escritoras y Escrituras” ikertaldeak antolatutako XVIII. nazioarteko kongresuan parte hartu zuten.

“Bordes. Escritoras y Fronteras Geosimbólicas” deituriko ekitaldian nork bere arlotik egin zuen ekarpena: Urzelaik emakumezko idazleez diharduten emakumezko sortzaileez jardun zuen “Expresar desde los márgenes. Autoras que escriben sobre escritoras” izeneko hitzaldian. Villagranek euskal poesia garaikideko diskurtso matrofobikoei egin zien lekua bere “La muerte de mi madre me hizo más libre: lecturas de los discursos matrofóbicos en la poesía vasca contemporánea escrita por mujeres” solasean.

Bordes. Escritoras y Fronteras Geosimbólicas. XVIII. nazioarteko kongresuko kartela

UDA IKASTAROA: KARMELE JAIOREKIN LITERATURAZ

udako ikastaroa

2021eko irailaren 2 eta 3an Karmele Jaiorekin literaturaz uda ikastaroa ospatuko da. Karmele Jaioren inguruan gehiago jakin nahi? Anima zaitez!

2021eko irailaren 2an eta 3an, Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea) MHLIko ikertzaile nagusiak zuzendutako Karmele Jaiorekin literaturaz uda ikastaroa ospatuko da, bertatik bertara Donostiako Miramar Jauregian, baita on-line ere, zuzenean, Zoom plataformaren bitartez.

Bi saio horietan, Jaioren unibertso literarioaz hausnartzea izango du helburu ikastaroak, beti ere diziplinarteko ikuspegitik: idazlearen lanen itzulpenak, gorpuztasunak, poesia, zineman izandako proiekzioa, memoria eta gatazka, maskulinitate ereduak eta bestelako hainbat hurbilpen izango dira ardatz.

Horretarako, lehen egunean, eta zuzendariaren sarrera ekitaldiaren ostean, Karmele Jaio idazlea bera, Eider Rodriguez (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea-idazlea), Meri Torras (UAB irakaslea), Ane Villagran (UPV/EHU ikertzailea) eta Mireia Gabilondo (Zinema Zuzendaria) adituak izango dira gurekin.

Bigarren saioan, Mari Jose Olaziregi (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea), Miren Ibarluzea (UPV/EHU irakasle eta ikertzailea), Iker Gonzalez (University of Nebraska-Lincoln) eta Larraitz Ariznabarreta (Center for Basque Studies-University of Nevada, Reno) adituak izango dira protagonista. Azken egunean, gainera, 17:00tik aurrera, Karmele Jaiorekin tea hartzeko aukera izango duzue.

Informazio gehiagorako eta matrikulatzeko, bisitatu: https://www.uik.eus/eu/karmele-jaiorekin-literaturaz

Matrikulazioa irekita dago, ANIMA ZAITEZ!

1 2 3 4 39