News

Mari Jose Olaziregi eta Mikel Ayerbe kideen artikuluak “Olivar”-en

argitalpenabasque narrativeconflictgatazka

Joan den ostiralean, apirilak 10, FAHCEk (Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación) zuzentzen duen Olivar aldizkari zientifikoan, Mari Jose Olaziregi eta Mikel Ayerbe kideen artikulu bana argitaratu dute. Olaziregirenak ETAren osteko euskal narrativa du aztergai, eta Ayerberena Edurne Portela eta Iban Zaldua idazleen narratibetan zentratzen da

Aipamen bibliografikoak:

Ayerbe, M (2019). “La reescritura del pasado violento y la ficcionalización del presente conflictivo: las narrativas de Edurne Portela e Iban Zaldua”. In Olivar, Vol. 19 (30), e061. <https://doi.org/10.24215/18524478e061>

Olaziregi, M. J. (2019). “Cualquier tiempo pasado fue peor. Reflexiones sobre la narrativa vasca post-ETA”. In Olivar, Vol. 19 (30), e060. <https://doi.org/10.24215/18524478e060>

Hemen informazio gehiago:

https://www.olivar.fahce.unlp.edu.ar/

HIGA 2020, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketaren aurkezpena

Sin categoría

HIGA 2020, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa, Gasteizen egingo dute irailaren 6tik 9ra. Otsailaren 20an prentsaurrekoa egin zuten, Oihanederren Euskararen Etxean, ekimena aurkezteko eta bertan izan da Mari Jose Olaziregi MHLIko kidea Arabako EHUko kanpuseko ordezkari gisa.

Hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasun eta elkarlana sustatzeko helburuz antolatu zen lehen aldiz 2011. urtean “Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa” Gasteizen. 2018an bigarren topaketa egin zen eta ekitaldi hartan gazteei formakuntza  eskaintzeko Udalak eta EHU-k izan zuten elkarlana oso garrantzitsua izan zen. Aurten ere, bien artean Udako Ikastaro ofizial bat antolatu dute HIGA-ren harira.

HIGA 2020ren inguruko informazio gehiago:

Higa aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=nL-bQr1W8qo

1 2 3 4 5 32