Warning: Use of undefined constant php - assumed 'php' (this will throw an Error in a future version of PHP) in /usr/home/mhli.net/web/wp-content/themes/mhli/single.php on line 1
Estibalitz EzkerraGorka MerceroMemoria eta kultura ikerketak bidegurutzeanMHLI ikertaldeaMintegi zikloaNazioarteko adituak gurean
Hurrengo ostiralean, ekainak 25, MHLI ikertaldeak antolatutako mintegi zikloari emango diogu hasiera, eta, horretarako, Gorka Mercero eta Estibalitz Ezkerra adituak izango ditugu gurekin.
Hurrengo asteko ostiralean, ekainak 25, MHLI ikertaldeak Nazioarteko adituak gurean egitasmoari emango dio hasiera. Memoria eta kultura ikerketak bidegurutzean mintegi zikloaren lehen saiorako, Gorka Mercero (University of Liverpool) eta Estibalitz Ezkerra (University of California) adituak izango dira gurekin, hurrenez hurren.
Lehen saio hau 16:30tan hasiko da Merceroren Oroimena: nazioarena edo etorkizun den justiziazko komunitate batena? Inplikazioak hezkuntzan hitzaldiarekin. Honen ondotik, 17:00tan, Ezkerraren Guernica-ren ibilbideak: artelana hondamendi globalen garaian mintzaldia entzuteko aukera izango dugu.
Saioa irekia izango da eta on-line emango da BBCollaborate plataformaren bidez (Esteka: https://eu.bbcollab.com/guest/bbb74695f09d42a18757339fc7993c8a)
ANIMATU ZAITEZ!