ARTHITZ 2: MHLI-kideak ARANTZAZUN

← All news ArantzazuHitzaldiaLaboaKatedra

Datorren urriaren 15ean (zapatua), MHLI-ko kide diren Lourdes Otaegi eta Alexander Gurrutxagak Arantzazun (Gipuzkoa) ospatuko duten ARTHITZ jardunaldian parte hartuko dute.

Aurtengoa II. saioa izango da, eta ardatz nagusia, euskal kulturaren figura handi bat: Xabier Lete.

Otaegik eta Gurrutxagak Leteren obra poetiko eta musikalaren inguruko zertzeladak emango dituzte, poeta eta kantariaren ikuspegian sakonduz. Otaegik Xabier Lete bere poeta garaikideekin harremanetan jarriko du; Gurrutxaga, berriz, Letek zeukan aberriari buruzko ikuspegiaz arituko da.

Haien ondotik, artistek hartuko dute lekukoa: Anjel Lertxundi eta Antton Valverde, Bedatse liliak, Karlos Linazasoro eta Joxan Goikoetxea, eta Susana Cecilio, Hilario Rodeiro, Marije Ugalde, Koldobika Jauregi eta Bergarako musika-eskolako haurrak.

Informazio gehiago, hemen: http://arantzazu.org/index.php/agenda/66-arthitz-h…