← All news arte publikoagerra zibila euskal herriankongresuamemoria
Maiatzaren 25ean Amaia Elizalde Estenaga eta Ismael Manterola Ispizuak Euskal Herriko Unibertsitateko GIU 14/30 Ikerketa taldeak Sancho el Sabio Fundazioarekin elkarlanean antolatutako “Gerra Zibila Euskal Herrian. Historia eta memoria” nazioarteko biltzarrean parte hartu zuten. Hitzaldi ugarik monumentuekin lotutako gaiak jorratu zituzten eta MHLI Ikerketa taldeko kideek ere honen inguruko komunikazioa proposatu zuten, “Gerra Zibila Euskal Herrian memoria leku(ar)en inguruko arte publikoa: hausnarketa kritiko bat” izenekoa.

Memoria kulturalaren oinarrietatik abiatuta, Gerra Zibilaren memoriaren inguruan garatutako arte publikoaren iniziatiba instituzionalen adibide ezberdinak aurkeztu eta hauen inguruko hausnarketa kritiko bat eskaini zuten. Oro har, prozedura nahiz emaitzak tankera tradizionalekoak direla ondorioztatu dute, nahiz eta geroz eta maiztasun handiagoarekin aurki daitezkeen proposamen berritzaileagoak eta jendartearen parte-hartzea sustatzen dutenak.