itzuli

Auspoa argitaletxea

    AUSPOA ARGITALETXEAREN SOSLAIA

    Auspoa argitaletxea (1961-2006), Antonio Zavala Echeberriak 1961 urtean eman zion haisera Auspoa argitaletxearen egitasmoari. Argitaletxea egiteko asmoa sortzailaren apaiztegiko urteetan hasi zen, Urte haietan bertso paperak eta bertso zaharrak biltzen hasia baitzen. 1956an, Euskaltzaindiak egin zuen lehenengo biltzar irekian hitzaldi bat eman zuen «En busca de la poesía popular a través del Pais Vasco-Bertso berrien billa Euskalerrian zear», bere egitasmo eta helburuen aurkezpena egin zuen. Zavalaren hasierako asmoa euskal bertsoei buruzko argitalpen sendoa egitea zen Jesusen Konpainiaren argitaletxe batean. Baina ezezko borobila jaso zuen lagundiaren agintariengandik eta bere argitaletxea sortu behar zuela erabaki zuen.

    Argitaletxeari Auspoa jarri zion izena eta Tolosako familia-etxebizitzan kokatu zuen egoitza. Hasiera hasieratik behar finantzariori aurre egiteko harpidedun sistema jarri zuen abian Zavalak, eta harpidedun fidelei esker argitaratu zituen lehenengo aleak. Antoniok eramaten zituen edizio eta administrazio lanak, eta haren arrebak, Arantzazuk, banaketa eta harpidedun sarearekin harremanak. Lehenengo liburua hauxe izan zen: Sagardoaren graziya ta beste bertso asko, Ramon Artola bertsolariarena.

    Hasierako urteetan, 1961ean Auspoa zen argitaletxearen eta liburu bildumaren izena. Argitaletxeak mota desberdinetako liburuak kaleratu zituen: gehien bat bertsoak, baina baita antzerki herrikoiak, nobelak, itzulpenak eta ipuinak ere… Baina, poliki poliki, bertsoak eta bertsolariei buruzko lanak nagusitu dira.

    Auspoa bilduman hiru sail bereiz daitezke:

    Lehena, Auspoa liburutegia izenekoa; Auspoa bildumarekin identifikatua eta 2006ra arte 312 liburuki argitaratu zituen. Bigarrena, beste bilduma laburrago bat: Auspoa liburutegi nagusia deitua, 13 zenbakiz osatua. Eta, hirugarrenak Auspoaren Sail Nagusia du izena eta bertan historiako bertsolaririk funtsezkoenei buruzko 13 liburuki daude. Ale guztiek izan dute Zavalaren gidaritza eta edizio lana eta horiek batasuna ematen diete hiru bildumari.

    Antonio Zavalak 1988. Urteaz geroztik argitaletxearen kudeaketa ardurak utzi zituen eta ETOR izeneko argitaletxearen bidez kaleratu zituen lan berriak. Orduan 1961ean hasitako liburu bildumak “Auspoa liburutegia” izenak hartu zuen. Urte batzuk beranduago, 1992tik Aurrera SENDOA argitaletxeak jarraitu zuen bildumaren ardurarekin. 1993 urtean Biblioteca de Narrativa Popular izeneko bilduma sortu zuen, gaztelaniazko ahozko tradizioko lanak argitaratzeko. Orotara, bilduma honen barnean 29 liburuki argitaratu dira. 2003tik Aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu zuen liburutegiaren argitalpena.

     

    © Pio Perez Aldasoro

    Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

     

    Dokumentu hau aipatzeko: Perez Aldasoro, Pio (2019). “Auspoa argitaletxearen (1961-2006) soslaia”. In MHLI-Memoria Historikoa Literatur Iberiarretan URL: https://mhli.net/artxiboa/auspoa-esnal-iriondo-grabatzen/

    Download PDF

    MHLI artxiboa