← Berri guztiak Beñat SarasolaLiteratura solasaldia
Datorren ostiralean, hilak 28, arratsaldeko zazpietan, aditu batzuk bilduko dira Tabakaleran Orotariko ekologia bat izenburupean eztabaidatzeko. Topaketa horretan parte hartuko dute MHLIko kidea den Beñat Sarasolak (idazle, literatur kritikari eta irakaslea), Yayo Herrerok (antropologo, nekazal ingeniari eta irakaslea) eta Idoia Zabaletak (koreografo eta biologoa). Hala nola, ondoko galdera potoloari tiraka jardungo dira hausnarrean: “Non hasi eta bukatzen da ekologia garaikideak kontuan hartu beharko lituzkeen geruza ezberdinen zerrenda?”.
Hona hemen topaketari buruzko informazio xeheagoa: https://www.tabakalera.eus/eu/orotariko-ekologia-bat-0/

Iturria: Tabakaleraren webgunea