← Berri guztiak argitalpenaEHUmemoria historikoa
Lan askoren ondoren jaiotako fruitu gozoa da MHLIk argitaratu duen Oroimenaren lekuak eta lekukoak liburua, ikerketa eta talde-lan zorrotzaren emaitza. Barkatuko zaigulakoan, ez dugu harrotasuna ezkutatzen. Seguru gaude liburuak hobekuntzarako tartea badaukala, baina, gisa berean, sinesten dugu oroimenaren euskal ikerketen alorrean emankorra izan daitekeela.

Liburua plazaratu ondoren, (liburuaren editorea Izaro Arroitarekin batera) han eta hemen egon da egindako lana aurkezten. Tartean, Info7 irratiko Karelean saioan eta Hala Bedi irratiko Suelta la ollan egon zen.
Zuen eskura jarri nahi ditugu programa horien loturak. Hona hemen:
http://info7.naiz.eus/en/info_i7/20160718/arteari-…
http://halabedi.eus/2016/07/14/sobre-la-guerra-civ…
Bidenabar, gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu irrati bietako lankideei, patxadaz eta interesez hartu gintuztelako.