← Berri guztiak Argitalpen berriaIsmael ManterolaPio Perez
Argitara eman berri dute Patxi Juaristi Larrinaga eta Beatriz Zabalondo Loidik editatutako Kultura Gerra Zibilean (1936-1939) monografikoa (2025eko abendua, Gabriel Aresti katedra bilduma). Hamalau kapituluz osatutako ia 500 orriko ikerketa trinkoa da. Bertan aurki daitezke MHLIko kide diren Ismael Manterola Ispizuak eta Pio Perez Aldasorok idatzitakoak, hurrenez hurren, “Artea gerran” eta “Gerra-garaiko bertsoak: heroiak, ametsak eta sufrikarioak bertsotan” izenburupean. Laburpena eta lehendabiziko orrialdeak irakurri ahal izateko esteka hemen: https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UGAPA256961