GENOZIDIOARI BURUZKO IKASTAROA

← Berri guztiak ikastaroak

Genozidioari buruzko ikastaro mikrokredentzial bat (UPV/EHU) antolatu dute MHLIko kidea den Pio Perez Aldasorok eta ikertaldeko kanpo kolaboratzailea den Xabier Irujo Ametzagak, Genocidio: definiciones, historia y debate sobre un concepto actual izenburupean. 2026ko otsailaren 12tik martxoaren 12ra izango dira saioak, online. Hizlarien artean, Xabier Irujo bera, Mohammad Farajallah edota Laura Pego Otero arituko dira, besteak beste. Programa, matrikula, eta orobat ikastaroari buruzko informazio xeheagoa nahi izatera, sakatu hemen: https://mikrokredentzialak.ehu.eus/eu/jarduera/genocidio-definiciones-historia-debate-un-concepto-actual