← Berri guztiak 1976ko martxoaren 3a50. urteurrenaAmaia Elizalde
1976ko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrena den honetan, arte adierazpenek talde oroimenaren etengabeko eraikuntzan betetzen duten lekuaren garrantzia azpimarratu dute Berria egunkariko artikulu batean (ikus Sormenari esker ahaztu ez dena), hain zuzen ere, gogora ekarriz MHLIko kide den Amaia Elizaldek 2018an argitaratutako ikerlan bateko ondorioak. Las otras protagonistas de la transición. Izquierda radical y movilizaciones sociales liburuan aurki dezakezue Elizaldek “Un proceso de (re)construcción cultural interartística de la memoria desde el umbral de la transición hasta nuestros días: la matanza del 3 de marzo” izenburupean idatzi zuen kapitulua (2018, 307.-318. or., Brumaria argitaletxea).