← Berri guztiak argitalpenaEHUmemoria historikoa
MHLIk argitaratu berria du OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK liburua (EHU, 2016).
Aurreko post-ean esaten genuen bezala, hilabete luzeetan ondutako proiektua da honakoa, ikerketa pertsonalen eta talde lanaren emaitza. Bakoitzak bere aldetik azterketa zorrotzak egitea bultzatzen du MHLIk, ikergaiak ahalik eta modu kritiko eta mamitsuenean jorratzeko. Aldi berean, taldean harreman estua mantentzen dugu, gaiei eta ikuspegiei, ikerbideei eta metodoei buruzko elkarrizketa eta eztabaidak mantenduz. Kasu honetan, bereziki, ezin dugu nabarmendu gabe utzi Lourdes Otaegik eta Izaro Arroitak egin duten edizio lan bikaina.
Horren guztiaren emaitza da OROIMENAREN LEKUAK ETA LEKUKOAK, guretzat emaitza zinez pozgarria.

Liburuan, batetik, ikertzaile bakoitzak bere espezialitateko gaiak jorratu ditu, eta maiz gaiaren aditu nagusiak dira artikuluen egileak. Bestetik, berriz, liburuak ikusmira zabal baina kohesionatua osatzen du, eta hori kideen arteko elkarlanak ahalbidetu du.
Asteartean aurkeztu zuen ikertaldeak liburua, eta prentsak argitalpenaren berri eman du. Besteak beste, honako helbideetan aurki dezakezu liburuaren berri (Berria, Noticias de Gipuzkoa eta El Diario Vasco):