← Berri guztiak JakiundeKargu hartzeaMari Jose Olaziregi
Jakiundek apirilaren 4an, ostiralez, Ohiko Osoko Bilkura ospatuko du EHUko Gasteizko Campueseko Letren Fakultateko gradu aretoan eta bertan izango da Mari Jose Olaziregi, MHLIko ikertzaile nagusia.
Hitzordua 9:00etan izango da lehenengo deialdian eta 9:30etan bigarren deialdian. Bertan, azaroaren 22an hautatutako Akademiako bederatzi kide berriren kargu hartzea ospatuko da, haien artean, kide hautetsi oso gisa, Mari Jose Olaziregi Euskal Literaturako katedraduna (EHU/UPV).
EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak eta Jakiundeko lehendakari den Ana Zubiagak emango diote hasiera bilkurari, eta kargu hartzearen zeremoniaren ostean, Agustin Azkarate Arkeologia katedradun emerituaren hitzaldia entzuteko aukera izango dute gonbidatuek.
Bilkuraren lehenengo zatia gonbidatuei irekia izango da, beraz, hurbildu eta gozatu ekitaldiaz.
Informazio gehiago Jakiunderen webgunean, hemen.
