MARI JOSE OLAZIREGI EUSKADI IRRATIAN EUSKALDUNON IRAKURZALETASUNAZ

← Berri guztiak elkarrizketaGemma LluchIrakurketa ohiturakMari Jose Olaziregi

Mari Jose Olaziregi MHLIko ikertzaile nagusia Euskadi Irratian elkarrizketatu dute urtarrilaren 30ean, Faktoria 2 programan. Saioan euskaldunek zer irakurtzen dutenaren inguruan mintzatu dira, izan ere, Olaziregik Lluchekin batera egin berri duen ikerketaren nondik norakoak azaldu ditu. Ikerketan, hain zuzen ere, EAEko liburutegietan zer irakurtzen den behatu dute, eta gaztelaniaz eta euskaraz oso liburu desberdinak irakurtzen direla ondorioztatu.

Irratsaioa Guau plataforman entzungai dago esteka honetan: Mari Jose Olaziregi: “Gazteleraz fast food irakurtzen dugu; euskaraz goi sukaldaritza”

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, Olaziregi eta Lluchen artikulura jo dezakezu hemen: https://edicionsedic.es/clip/article/view/177