← Berri guztiak Gabriel ArestiIsmael ManterolaMikel AyerbeUIK
Ekainaren 19 eta 20an, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan, Gabriel Aresti 1975-2025 Udako Ikastaroa (EHU) ospatuko da. Hizlarien artean, MHLIko kide diren Ismael Manterola eta Mikel Ayerbe jardungo dira, hurrenez hurren, “Informalismotik movidara. Zelatutako artea” eta “Ipuin triste, barregarri, garratz, lotsagarri, zahar eta itsusiak: Gabriel Arestiren narraziogintza” izenburupean. Programa, hizlari, matrikula, eta orokorrean ikastaroari buruzko informazio gehiagorako, ikusi: https://www.uik.eus/eu/jarduera/gabriel-aresti-1975-2025
