← Berri guztiak kongresuaNazioarteko Kongresua
Argitaratu berri dute Literatura ikertzaile gazteen IV. Nazioarteko Kongresura proposamenak aurkezteko deialdia. Bideak, bidaiak eta itzuliak literatura hispanikoan da aurtengo kongresuaren izenburua eta 2026ko irailaren 23, 24 eta 25ean ospatuko da Gasteizko Letren Fakultatean (UPV/EHU). Antolatzaileen artean daude MHLIko hiru kide: Aitana Albisua Ortiz (zuzendaritza), Irati Alquezar Etxeberria (batzorde antolatzailea) eta Mikel Ayerbe Sudupe (batzorde zientifikoa). Hona hemen CFPari eta orobat kongresuari buruzko informazio xeheagoa: https://jilehucongreso.wixsite.com/jilehucongreso.