← Berri guztiak Argitalpen berriaGernika(k)/Guernica(s)Monografikoa
MHLI ikerketa taldeko hainbat kidek parte hartu dute Irati Alkezarrek editatutako Gerniken artea(n): sinbolo baten hitzak, irudiak eta hotsak (EHUren Argitalpen Zerbitzua, 2026) monografikoan. Argitalpena “Gernika(k): trauma historiko baten errepresentazioak, transmedialitatea eta birsemantizazioa” proiektuaren emaitzetako bat da, eta Mari Jose Olaziregik (MHLIko ikertzaile nagusia) eta Ana Gandara Sorarrainek (MHLIko kidea) editatutako Gernika(k)/Guernica(s). Resemantizaciones de un trauma histórico (Peter Lang, 2025) liburua du oinarrian. Izan ere, Gerniken artea(n) Olaziregi eta Gandararen monografikoko hainbat kapituluren euskarazko konpilazioa da, zenbait moldaketekin argitaratu dena. Hamaika kapituluz osatutako liburuan Gernikaren euskal errepresentazio kulturalak aztertu dira, fokua euskal sortzaileengan jarrita.
Liburua eskuragarri dago EHUren Argitalpen Zerbitzuan hemen sakatuz.