ARGITALPEN KOLEKTIBO BERRIA: GERNIKEN ARTEA(N). SINBOLO BATEN HITZAK, IRUDIAK ETA HOTSAK

← Berri guztiak Argitalpen berriaGernikaGernika(k)/Guernica(s)MHLI ikertaldeaUncategorized @eu

Atzo eman zuen argitara, EHUko argitalpen zerbitzuak, MHLIko hainbat kidek elkarlanean osatutako GERNIKEN ARTEA(N). SINBOLO BATEN HITZAK, IRUDIAK ETA HOTSAK monografikoa. Liburuaren hitzaurrean, editore lanetan aritu den Irati Alkezar Etxeberriak jaso modura, 

Argitalpen hau [da] Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI; https://mhli.net/) ikerketa taldeak azken urteotan garatu duen «Gernika(k): trauma historiko baten errepresentazioak, transmedialitatea eta birsemantizazioa» proiektuaren emaitzetako bat […]. Izan ere, liburu honek Mari Jose Olaziregik (MHLIko ikertzaile nagusia) eta Ana Gandara Sorarrainek (MHLIko kidea) editatutako Gernika(k)/Guernica(s). Resemantizaciones de un trauma histórico (Peter Lang, 2025) monografikoan du oinarria, eta argitalpen honen bitartez, bertan parte hartu zuten hainbat egile euskaldunen kapituluen euskarazko konpilazioa eskaini nahi dugu. Hala, liburu honetan aurreko argitalpenean oinarritutako bi lan mota aurki daitezke: batetik, jada argitaratutako kapituluen itzulpenak, eta, bestetik, argitaratutako kapituluen egokitzapen edo moldaketak. Den-denek bat egiten dute Gernikaren euskal errepresentazio kulturalak aztertzeko, horregatik, fokua euskal sortzaileengan jarri da, haiek Gernika nola interpretatu eta irudikatu duten aztertzeko, eta sortutako esanahi berriak esploratzeko. 

Tartean aurkituko dituzue, hala nola, MHLIko honako kide eta kolaboratzaile hauek idatzitako kapituluak: Aitana Albisua Ortiz, aipatu Irati Alkezar Etxeberria, Ana Gandara Sorarrain eta Mari Jose Olaziregi Alustiza, Mikel Ayerbe Sudupe, Nerea Eizagirre Telleria, Miren Ibarluzea Santisteban, Ismael Manterola, Mikel Onandia Garate, Pio Perez Aldasoro, Ainhoa Urzelai Vicente, Laura Volpi eta Leire Iruretagoiena Goikoetxea.

Irakurgai dago oso-osorik: Gerniken artea(n). Sinbolo baten hitzak, irudiak eta hotsak