Berriak

Uncategorized @eu

HIGA 2020, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketaren aurkezpena

Uncategorized @eu

HIGA 2020, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Hirugarren Topaketa, Gasteizen egingo dute irailaren 6tik 9ra. Otsailaren 20an prentsaurrekoa egin zuten, Oihanederren Euskararen Etxean, ekimena aurkezteko eta bertan izan da Mari Jose Olaziregi MHLIko kidea Arabako EHUko kanpuseko ordezkari gisa.

Hizkuntza gutxituetako komunitate ezberdinetako kideen arteko elkartasun eta elkarlana sustatzeko helburuz antolatu zen lehen aldiz 2011. urtean “Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa” Gasteizen. 2018an bigarren topaketa egin zen eta ekitaldi hartan gazteei formakuntza  eskaintzeko Udalak eta EHU-k izan zuten elkarlana oso garrantzitsua izan zen. Aurten ere, bien artean Udako Ikastaro ofizial bat antolatu dute HIGA-ren harira.

HIGA 2020ren inguruko informazio gehiago:

Higa aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=nL-bQr1W8qo

X Seminario Internacional Redes Públicas y Relaciones Editoriales. La investigación colaborativa: La Red de estudios sobre la edición iberoamericana RED-EDIT

argitalpenaUncategorized @eu

Otsailaren 10-11an Madrilen egin diren EDIREDen baitako Redes Públicas y Relaciones Editoriales X. Mintegian izan dira Mari Jose Olaziregi eta Miren ibarluzea MHLIko kideak. Bertan, ekimenari loturik taldeak egindako lana aurkeztu dute. Argitaletxe eta editoreekin egindako elkarrizketa eta soslaiekin lanean jarraitzen dugu.

Hemen informazio gehiago:

http://cchs.csic.es/es/event/x-seminario-internacional-redes-publicas-relaciones-editoriales-investigacion-colaborativa-red