MHLI eta UEUk antolatutako udako ikastaroa urriaren 6an

← Berri guztiak Uncategorized @eu

MHLI ikertaldeak eta UEUk elkarlanean antolaturiko Gernikak: arte bidezko gorpuzteak eta islak udako ikastaroa ospatuko da urriaren 6an, Eibarko Isasi jauregian.

Hainbat aditu eta sortzailek parte hartuko dute goizean hasi eta arratsaldera arte luzatuko den ikastaroan. Ekarpen guztiek Picassoren Guernica koadroaren eguneratze eta fenomeno transmedialak aztertzea izango dute xede.

Joseba Zulaika antropologoak ekingo dio ikastaroari, zeinak Gernikak euskal komunitatearen kanpo eta barneko irudiaren eraikuntzan izan duen eragina aztertuko duen. Jarraian, Ismael Manterola arte historialariak eta MHLIko kideak Gernika koadroaren ezaugarriak eta xehetasunak aletuko dizkigu.

Bi adituon hitzaldien ondotik, arte-diziplina anitzetan ari diren sortzaileek emango diote amaiera goizari. Hain zuzen ere, Garbiñe Ubeda idazleak, Joseba Larratxe (Josevisky) irudigileak, Aitor Etxebarria musikariak eta Jon Maya dantzariak osatuko dute luxuzko mahai-ingurua. Bazkalostean, Gernikaren eragina duten bi ikus-entzunezkoren bideoforuma egingo da, Bego Vicario eta Josu Rekalderekin.

Ikastaroaren izen-ematea UEUko webgunean egin liteke, ondoko estekan: https://www.ueu.eus/jarduera-akademikoa/1954-gernikak-arte-bidezko-gorpuzteak-eta-islak

Zatoz!

PROGRAMA

09:00-09:15 ONGI ETORRIA

09:15-09:30 JARDUNALDIAREN AURKEZPENA

09:30-10:30 HITZALDIA

10:30-11:30 HITZALDIA

11:30-12:00 KAFERAKO ATSEDENA

12:00-14:00 MAHAINGURUA: Gernikatik asmatuz: sortzaileak solasean

14:00-16:00 BAZKALTZEKO TARTEA

16:00-18:00 IKUS-ENTZUNEKOAK ETA BIDEOFORUMA: Areka & Memoria-Amnesia

18:00-18:15 JARDUNALDIAREN ITXIERA