IZARO ARROITA “LITERALDIA 23”N

← Berri guztiak Bartzelonako UnibertsitateaHitzaldiaIzaro ArroitaMemoria IkasketakRamon Saizarbitoriaren nobelagintza

Gaur, apirilaren 26an, MHLIko kide den Izaro Arroita (UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea), Bartzelonako Unibertsitatean ospatuko den Literatura i conflictes armats jardunaldian egongo da hizlari bezala.

Jardunaldiaren kartela. Iturria: https://linguistica.ub.edu/festival-literaldia-2023

Literatura i conflictes armats jardunaldia Bartzelonako Euskal Etxeak, Drassanesko Hizkuntza Eskola Ofizialarekin, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoarekin eta Bartzelonako Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu duen Literaldia 23 jaialdiaren parte da. Apirilaren 13an abiatu eta maiatzaren 5era arte iraungo duen egitasmoak Bartzelonan gotortzen den euskal literaturari ahotsa ematea du helburu: “dedicat a la literatura vasca de l’Euskal Herria d’avui”.

Antolatu dituzten ekitaldietako bat da Literatura i conflictes armats jardunaldia, zeina Bartzelonako Unibertsitateko Filologia eta Komunikazio fakultateko irakasleen gelan ospatuko den. Bertan izango dugu Izaro Arroita taldekidea, 11:10tan, “Conflicto, memoria y transmisión en la obra de Ramon Saizarbitoria” izenburupean, memoria ikasketen ikuspegitik, Saizarbitoriaren nobelagintzaz hitz egiteko. Berarekin batera, Ibon Egaña, Ibai Atutxa edo Elena Losada bezalako adituek ere parte hartuko dute jardunaldian.